Wikiproiektu:Informatika/Aurreko ikasturteetako proiektuak
Itxura
Informatikariak Wikipedian programatzen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023-24 ikasturteko Proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egina Zinema klasikoko aktore eta zuzendarientzako taulak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzean Euskal Wikipediako biografia-erronkan zinemako aktore eta zuzendarien artikuluak osatzeko taula bat sortzen duten Python programak egin genituen. Ingelesez bakarrik ez, filmen izenburuak espainieraz eta frantsesez ere erakusten dira taula horietan. Gainera filmen taula ordenatu daiteke zuzendariaren arabera edo izenburuaren arabera ere. Wikilarien oharrak entzunda programa horien bigarren bertsio bat gehitu nuen gero:
- Jack Nicholson-en artikuluko eztabaidan jarri nuen aktoreentzako programa. Ikus programa eta adibidea hemen https://eu.wikipedia.org/wiki/Eztabaida:Jack_Nicholson
- George Cukor-ren artikuluko eztabaidan jarri nuen zinema-zuzendarientzako programa. Eztabaida:George Cukor
Inork inoiz horrelakorik erabili nahi baditu...hor daude programatxoak! Maiatzeko erronkan 30 artikulutan gehitu genuen horrelako taula bat. Uztail hasieran Emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak kategoriako 40 bat aktore landu genituen (1976tik 2023rainokoak).
2022-23 ikasturteko Proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egina Eguraldia. Datu meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datu meteorologikoak Wikipedian eta Wikidatan
- Paula Ontalvilla, Xabier Irastorza, Galder Gonzalez, Ana Zelaia eta Kepa Sarasola
- Proiektu honen helburua erakunde ofizialen behaketa meteorologikoak Wikipediako artikuluen edukia aberasteko erabiltzea da. Wikimedia Commons eta Wikimedia datu-baseetan sartu behar dira horretarako, datu horiek erabiltzeko eta datu horietan oinarritutako kalkuluak egiteko. Eredu gisa Kanadako Weather_observations wikiproiektua erabili da.
- Commonsera igotako datu batzuk
-
Otxandioko eguraldi-datuak (hilabeteka, Euskalmet)
- Munduko eta EHko estazio meteorologikoen mapa (https://w.wiki/6gAz).
Egina Euskal musikako hainbat albumen datuak Wikidatara igotzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal musika-taldeak eta albumak Wikidatan
- Lorea Loinaz, Ane Paniagua, Koldo Etxaniz, Galder Gonzalez, Ana Zelaia eta Kepa Sarasola (wikimedia.eus, 2024)
- Euskal musika: Badok.eus Berriako webgunea librea da, horko eduki asko (musikariak batez ere) bazegoen Wikipedian, baina disko bakoitzari buruzko informaziorik ez dago Wikidatan. Diskoen informazioa erauzi, landu eta igotzea aukera polita da. Gutxienez datu hauek: albumaren izenburua, taldearen izena. urtea (?) , musika-generoa eta erreferentzia gisa badok.eus atarian albumeko informazio guztia ikusi ahal izateko helbidea. Ez dugu zertan artikulurik sortu Wikipedian, soilik informazioaren igoera Wikidatan, gero estatistikak egin ahal izateko.
2021-22 ikasturterako erronka batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egina Galder: Six degrees of wikipedia / wikipediako sei graduak
Wikipediako edozein bi artikulu erlazionatu daitezke sei estekekin? Artikuluen arteko sei wikilink-jauziren bidez gehienez?
ingelesez grafikoki bisualisatzen dute: Six degrees of Wikipedia
Euskarazko wikipediarako ere moldatuko dugu?
Datu-base erraldoi bat muntatu dute (ikus GitHub-en
Wikipediako dump batetik antolatu behar da. 52 Gb-eko RAM memoria duen konputagailu bat behar da prozesu hori korritzeko.
Egina Ikus: Informatika ikasten. Wikipedia eta Wikidata laborategi gisa hartuta Ekhi Azurmendi, Oier Elola, Galder Gonzalez, Josu Loidi, Kepa Sarasola, Uxer Ugarte, Aimar Zabala eta Ana Zelaia. IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala (Donostia, 2022-07-01)
- Iñaki Alegria, Xabier Arregi: sudaldaritza-jokoa (app)
Sukaldaritza wikiliburuan oinarritutako app-joko bat egiteko. APP-REN ESKAKIZUNAK:- Oinarria https://eu.wikibooks.org/wiki/Sukaldaritza_liburua/Azala
- Informazioa egituratu beharko da eta datu-base bat sortu. Proiektu bizia denez inportazio hori automatizatu ahalko da
- Agian informazioa osatu beharko modu semiautomatikoan (Iñigoren laguntzarekin)
- Errezetak eskainiko dira maiztasun batekin. Gero modu sakonagoan aztertu ahalko dira
- Parte sozial bat eduki beharko du: taldeak eta lagun berriak lotzeko zerbait
- Arkitektura sendo bat beharko du (Egunean behin erreferentzia izan daiteke)
- Teknologia erabakitzea proiektuaren partea izango da.
- LEHEN LANAK:
- Diseinua; sukaldaritzaren inguruko app-en azterketatxo bat
- Arkitektura: app-aren teknologia eta zerbitzariaren elementuak
- lehen ariketa: Liburua parseatzea, eta osagaiak eskuratzea
2020-21 ikasturteko proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskarazko erreferentzia bateko testua URL batetik wikipediarako automatikoki jasotzen dugunean, beti daude arazoak bigarren deitura dagoenean (ingelesez ez da horrelakorik gertatzen). Adiibidez: "Gallego, Olatz Arbelaitz" ematen du eta ez "Arbelaitz Gallego, Olatz". Proiektu bat izan daiteke programatxo hori hobetzea, euskaraz eta gaztelaniaz bigarren deituradun pertsonekin ere ondo ibil dadin.
Phabricator/T299981: Improving cite extraction from URLs when the author has one or two surnames (Basque, Spanish...)
txarto jasotako izen-deiturak automatikoki zuzentzeko programa. Ekhi Azurmendi.
- Generoa eta wikidata
Wikidatan dauden euskaradunen artean (4.000 pertsona edo) (Jaitsi CSV fitxategia)- Zein da genero-pariketasunaren portzentajea?
- Zein da jarduera bakoitzean dagoen genero-pariketasunaren protzentajea?
- Hobeto egin dezakegu galdera? Emaitzak grafikoki erakutsi ditzakegu sparql galderan bertan?
- Ikus Wkidatako oinarrizko kontzeptuak. Ikastarotxoa, Galderrek osatua.
- Oier: generoa eta wikidata
Aldiri aldizkariko egile guztiei sexu/generoa Wikidatan dauden EHko pertsonen generoa modu erdiautomatiko masiboki jartzea, Izen osoa eta bataio-izena aztertuz. - (Kepa, Xabier Arregi eta Olatz Altuna). EHko udalerri guztien infotaulan euskararen erabileraren portzentaje batzuk ematen dira.
Egina Euskararen erabilera etxean, wikidatan jarri dira. Euskararen Adierazle Sistematik hartuta. Herri gutxi dira baina baina. Tolosaldeko kaleko erabileraren datuak ere jarri dira wikidatan, Galtzaundi elkartetik jasotakoak (Ekhi Azurmendi)}}
Egina Euskaldunen kopurua ere EASetik jasotzea egokiagoa iruditzen zait (https://www.euskadi.eus/eusadierazle/PXWeb/pxweb/eu/euskera/-/px123_e.px). Orain datuak 2010ekoak dira. EASen azken erroldako datua dugu, 2016koa. Badakigu, gainera, datu hori eguneratu egingo dela bost urtero. "euskaldunak" datuekin, alegia, EASetik hartu eta wikidatan jarri ditugu https://www.euskadi.eus/eusadierazle/PXWeb/pxweb/eu/euskera/-/px123_e.px).
Egina (Uxer Ugarte) Euskal Herriko mendien mapa interaktiboa (query.wikidata.org). Euskal_Herriko_mendiak artikuluan erabiltzen da.
Euskal Herriko mendien mapa interaktiboa (query.wikidata.org) Egina (Josu Loidi) Biblia bertsetetan banatzeko erronka. Wikitekan
Biblia dugu. Testua, kasu gehienetan, atalka banatuta dago, eta atal bakoitzak bertsetak ditu. Honela, s:Biblia/Hasiera#1:3 jartzen badugu, bertset zehatz hori lortzen dugu. Lan hau, ordea, eskuz egin da orain arte. Python sistema bat sor daiteke beste liburuetan bertset horiek guztiak automatikoki ezartzeko? Txantiloi sinple bat da, bere barruan dagoenak lerro haustura sinpleak behar ditu (ez paragrafoak) erakusteko, baina bertset bakoitzak bere atalaren parte dela erakutsi behar du (liburu berberean 1:3, 2:3, 3:3... daude). Hau egitea lortuko balitz, erraza izango litzateke Twitter edo Telegramerako bot bat sortzea ere, Bibliako pasarte bat eskatuta testu osoa itzultzen dizuna.
Egina (Aitzol, Emilio, Marije, Galder, Kepa) UEUko UZTARO aldizkariko artikuluak eta egileak sartu dira Wikidatan semiautomatikoki. Berdin egin daiteke beste aldizkari bateko (Aldiri adibidez) artikulu eta egileekin. Open Refine tresnarekin eginda 2021eko abuztuan. Ikus: Aldiriko artikuluak query.wikidatan, Cooperation between INGUMA and Wikidata databases. Cooperation between INGUMA and Wikidata databases (CLARIAH-EUS, 2021-11-26)
Egina Tolosaldeako pertsonaia garrantzitsuak wikidatan sartzea. Marian Galarraga, Rikardo Arrue Imaz, Feliciano Echaniz, Jose Uria Irastorza, Joseba Ulazia, Joxe Mari Otermin Urtizberea, Pio Montoya, Salbador Garmendia, Migel Arrillaga, Karlos Agirre, Jose Uria Irastorza eta Emeterio Zaldibia.(Ekhi Azurmendi, Asier Alaña))
Aurreko urteetakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EUmineralbot wikipedia robota, automatikoki 5000tik gora mineralen artikuluak sortu dituena (2020). Euskarazkoa da mineral guzti-guztien artikuluak dituen Wikipedia bakarra. Euskararen tratamendu automatikorako hizkuntza baliabideak erabili dira (Xabier Garmendia Diaz, Kepa Sarasola eta Galder Gonzalez). Informazio gehiago [Mineral guztiak euskaraz edo automatizazioaren mugara nola iritsi] eta [Adimen artifiziala eta Euskal Wikipedia].
- 2018ko UEU-Wikipedia Lantegia
- Txantiloi automatikoekin lanean
- Laguntza:Txantiloiak, Zer dira txantiloiak?
- Laguntza:Txantiloien automatizazioa, txantiloien automatizazioa
- PetScan, bilaketa aurreratuak egiteko sistema
- Laguntza:Wikidata, Wikidatari buruzko laguntza orokorra
- Modulu:Wikidata, nola erabili Wikidata modulua
- Property Browser, Wikidatako propietateak bilatzeko sistema
- Wikidata Query, Wikidatan bilaketak egiteko sistema Bot-ak
- Wikipedia:Bot-ak, Wikipediako Bot-ak
- Pywikibot
- Kalkulu orrialde adibidea, Txekiar Errepublikako udalerriekin Irudi bektorialen lanketa
- SVG, SVG irudiak
- Txantiloi automatikoekin lanean