Testu
Testua idatzita egon eta irakur daitekeen zerbait da. Adiera zabalago batean, ahozko testuak edo diskurtsoak ere biltzen dira testuetan.
Testua zer den zehaztea funtsezkoa da irakurketaren lanketa egokia egiteko. Bizitzan erabiltzen diren testuak askotarikoak izaten dira, eta irakurleek testu horien bidez eraikitzen dute ezagutza eta hobetzen dituzte komunikazio gaitasun batzuk. Horregatik, komeni da testuaren kontzeptua modu partekatuan ulertzea. Jean-Paul Bronckarten (1997)[1] hiru parametro hauek aipatzen zituen:
- Testua testuinguruan kokatua behar du. Horrek esan nahi du testu orok testuinguru bat duela: norentzat idatzita dagoen, zertarako, eta zein egoeratan erabiltzen den. Testuingururik gabe, irakurleak ezin du testuaren zentzua ondo eraiki.
- Testua mugatua izatea. Testu batek hasiera eta amaiera behar ditu, unitate gisa tratatzeko modukoa izan dadin. Irakurleak, baina, askotan jasotzen ditu testu‑zati solteak; baliagarriak izan daitezke, baina jakin behar du testu zati horiek ez direla testu osoak.
- Testua bere horretan ulertu ahal izateko elementu nahiko izan behar ditu. Hau da, testuak nahikoa informazio, kohesio eta koherentzia izan behar ditu zentzua eraikitzeko.
Irakurleak testua ulertzeko, jakina, Roman Jakobsonek zerrendatzen zituen komunikaziorako behar diren beste elementuen beharra ere badu: testuaren kodea ezagutu behar du; komunikazio kanalak, testuaren euskarriak gutxieneko batzuk bete behar ditu, etab.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Jean-Paul Bronckart. «Activité langagière, textes et discours : pour un interactionisme socio-discursif | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2026-01-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |