Edukira joan

Oreopithecus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oreopithecus
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
Generoa Oreopithecus
[[|]]

Oreopithecus (antzinako grezieraz: mendietako tximinoa) Hominoideoen barruko primate fosil bat da, Miozenoan bizi zena. Gaur egun ezagutzen den espezie bakarra Oreopithecus bambolii da. Italian aurkitu dira fosilak, bereziki Toscanan eta Sardinian, eta Afrikako ekialdean. Montebamboliko meatzeetan aurkitu diren 50 fosilek asko lagundu dute generoaren ikerketan.

Fosilak orain dela 7-8 milioi urtekoak dira, eta nahiko osorik daude. Bipedismoa praktikatzen zutela uste da, euren hankaren formari begiratuta. Aurpegia ez zen luzea eta hortzeria txikia zuten, homininoek bezala. Hala ere, baliteke ezaugarri horiek ez izatea giza espeziearen leinukoak soilik, eta lehenago ere antzeko ezaugarrien eboluzioa gertatzea. Euren besoak, hala ere, luzeak dira, zuhaitzetan zintzilik mugitzearen ondorioz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]