Lineage
| Lineage | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 1998 |
| Jatorrizko herrialdea | Hego Korea |
| Argitaletxea | NCSoft |
| Banatze bidea | disko optiko eta banaketa digital |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | MMORPGa |
| Joko-modua | Jokalari anitzeko modua |
| Euskarria | Microsoft Windows, MacOS X eta Classic Mac OS (en) |
| Sarrera gailua | teklatua |
| Adin-sailkapena | |
| Telesaila | Lineage (en) |
| Ekoizpena | |
| Diseinatzailea | Jake Song (en) |
| Garatzailea | NCSoft |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Joey Newman (en) |
Lineage (Hangul: 리니지) 1998an NCSoft hegokorear enpresak garaturiko MMORPG generoko bideo-jokoa da. Jake Songek diseinatu zuen, aurretik Nexus: The Kingdom of the Winds diseinatu zuena. Arrakasta handia izan zuenez, enpresak 2003an Lineage II eta 2008an Lineage III garatu zituen.
Jokoaren izena, Lineage, Shin Il-sookek sortutako hainbat komikietatik dator. Izan ere, jokoaren zerbitzariek komiki horietako pertsonaiengandik hartzen dituzte izenak. Komikiek Erdi Aroko/fantasiazko errealitate baten historia kontatzen dute, non erresumako tronurako oinordeko legitimoak bere eskubideak aldarrikatzen dizkion usurpatzaileari. Hasiera batean, jokoa Shin Il-sooken lanaren isla garbia zen, baina diseinatzaileek jokoari aldaketak gehitu zizkioten heinean, bi lanen fikziozko unibertsoa bi errealitate desberdinetan banatzen joan zen: komikien jatorrizko atzealdea eta jokoaren diseinatzaileek sortutako atzealdea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau bideojokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |