Jacob Maris
| Jacob Maris | |
|---|---|
|  | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Haga, 1837ko abuztuaren 25a | 
| Herrialdea |  Herbehereetako Erresuma | 
| Lehen hizkuntza | nederlandera | 
| Heriotza | Karlovy Vary, 1899ko abuztuaren 7a (61 urte) | 
| Hobiratze lekua | The Hague General Cemetery (en)  | 
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi 
 | 
| Haurrideak | ikusi | 
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Royal Academy of Fine Arts (en)   Royal Academy of Art (en)   Haagsche Teekenacademie (en)  | 
| Hizkuntzak | nederlandera | 
| Ikaslea(k) | ikusi 
 | 
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, artista bisuala eta exlibrist (en)  | 
| Lantokia(k) | Haga Anberes Alemania Suitza Frantzia Haga Oosterbeek (en)  Paris Paris Paris Paris Paris Paris Haga eta Oosterbeek (en)  | 
| Lan nabarmenak | ikusi 
 | 
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Arti et Amicitiae (en)  Hagako Eskola | 
| Mugimendua | Hagako Eskola | 
| Izengoitia(k) | Maris, James | 
| Genero artistikoa | paisaia margolaritza | 
Jacob Henricus Maris (Haga, 1837ko abuztuaren 25a – Karlsbad, 1899ko abuztuaren 7a) herbeheretar margolaria izan zen. Willem eta Matthijs anaiekin batera Hagako Eskolako kide izan zen.
1850etik 1853ra Hagako Arte Akademian ikasi zuen eta Johannes Еie Balthasar Stroebel eta Hubertus van Hoveren ikasle izan zen. Genero eta barne eszenak margotzen hasi zen.
19 urterekin Jacob Van Hoverekin joan zen Anberesera. Matthijs errege beka batekin iritsi ondoren, bi anaiek estudio bat alokatu zuten, Lawrence Alma-Tademarekin partekatu zutena.
1857an Jacob Hagara itzuli zen eta hurrengo urtean Matthijs iritsi zen. Elkarrekin estudioa partekatu zuten eta Orangeko etxeko erregeen erretratuak egin zituzten. Oosterbeek-en Johannes Warnardus Bilders eta Hagako Eskolako beste kide batzuk ezagutu zituzten. Anaiek ikasketa-bidaiak egin zituzten Alemania, Suitza eta Frantziara, eta Jacob Parisen bizi izan zen 1865 eta 1871 artean.
Hagan paisaien margolari gisa ezagutu zuten, batez ere ibaietan errotekin eta hondartzetan itsasontziekin. 1871n Pulchi Studioko kide gisa sartu zen.
Azken urteetan asma izan zuen. Karlsbad-eko bainuetxera egindako bisitan bat-batean hil zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 
			
			Schiedam ondoko herria
- 
			
			Portuko eszena, 1871. Clark Art Institute
- 
			
			Amsterdameko Schreierstoren ikuspegia, 1873. Clark Art Institute
- 
			
			Lursailak Hagatik gertu, 1878. Kunstmuseum Den Haag
- 
			
			Itsasontzia Scheveningeneko hondartzan, circa 1885. Rijksmuseum
- 
			
			Haize-errota, circa 1890. Kunstmuseum Den Haag
 
	







