Giovanni Battista Viotti
| Giovanni Battista Viotti | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1819 - 1823
1813 - 1817 | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotzako izen-deiturak | Giovanni Battista Viotti | ||||
| Jaiotza | Fontanetto Po, 1755eko maiatzaren 12a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Londres, 1824ko martxoaren 3a (68 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | italiera | ||||
| Irakaslea(k) | Gaetano Pugnani | ||||
| Ikaslea(k) | |||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | musikagilea, biolin-jotzailea, music interpreter (en) | ||||
| Genero artistikoa | musika klasikoa | ||||
| Musika instrumentua | biolina Viotti Stradivarius (en) | ||||
Giovanni Battista Viotti (Fontanetto Po, 1755eko maiatzaren 12a - Londres, 1824ko martxoaren 3a) italiar biolin-jotzailea, musikagilea eta irakaslea izan zen. XVIII. mendearen bukaerako Europako biolin-jotzaile onenetako bat izan zen. G. Pugnaniren ikasle izan zen Turinen, eta errege-kaperako kide. Geroago, Alemanian, Errusian, Polonian eta Frantzian eman zituen kontzertualdiak. 1784-1789. urteetan Maria Antonietaren gorteko musikari izan zen Parisen. 1792-1798. urteetan Londresen bizi izan zen, eta denboraldi batean Errege Antzokiko zuzendari egin zuten. 1819-1822. urteetan Parisko Italiar Operako zuzendari izan zen. Lan aipagarriak ditu: 29 biolin-kontzertu, 10 kontzertu pianorako; harizko tresnetarako 21 kuarteto; 18 biolin-sonata eta beste zenbait lan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.