DeepL Translator
| Jatorria | |
|---|---|
| Sorrera-urtea | 2017 |
| Banatze bidea | downloadable content (en) |
| Ezaugarriak | |
| Euskarria | web-aplikazio, iOS eta Android |
| Ekoizpena | |
| Garatzailea | DeepL SE |
| Historia | |
| Jasotako sariak | German AI Award (en) |
| deepl.com… | |
DeepL Translator 2017ko abuztuan abiarazitako itzulpen automatikoko zerbitzua da.[1] Merkaturatu zenean, 2017an, hainbat analistaren iritziz Google Translate edo Microsoft Translator baino hobea zen itzultzaile automatiko hori. Eta abangoardian jarraitzen zuen 2025ean.
DeepL, doaneko bertsioan 250 hitz inguru zehaztasun maila onarekin itzultzeko aukera ematen duena, bereziki ezaguna da mundu akademikoan. Hasiera batean, Linguee online hiztegiaren zati gisa sortu zen, eta 42 urteko Jarek Kutylowski ingeniari poloniar-germaniarraren taldeak garatu zuen. Linguee-ren datu-basetik elikatzen da, eta neurona-sareen algoritmo propioa erabiltzen du.[2]
ChatGPT edo Gemini sistemek helburu orokorreko itzulpenak egiten dituzte etahizkuntza askotan, DeepL espezializatuta dago hizkuntza gutxi batzuetan (hasieran 6, 2026an 26 hizkuntzatan) eta lan gehiago egiten dute enpresetara bideratutako erabilera-kasuetan. Ez dute eguneroko bizitzaren, jatetxe baten menuaren edo kaleko kartel baten itzultzaile izan nahi, baizik eta oso terminologia espezifikoa eta kalitate-berme handiak behar dituzten dokumentu konplexuena.[2]
Harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako DeepL itzultzaileak harrera oro har positiboa jaso zuen, TechCrunch webgunean berahala azpimarratu zuten itzulpenen kalitatea, Google Translate-rena baino 'zehatzago' zela adieraziz,[3] eta Le Monde frantses egunkariak zoriondu zituen sustatzaileak itzulpenek 'frantsesaren soinuaren' antza hobeto lortzen zuen eskaintzen zuelako.[4] RTL Z telebista-kate holandarraren webguneko berri batek adierazi zuen DeepL itzultzaileak "itzulpen hobeak eskaintzen ditu nederlanderatik ingelesera eta alderantziz".[5]
Beste albiste agentzi batzuek eta albiste-webguneek ere DeepL Translatorrekiko goraipamenak erakutsi zituzten, esaterako, La Repubblica egunkari italiarrak [6] eta Latinoamerikako wwwhatsnew.com webguneak.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Press Information» www.deepl.com (kontsulta data: 2020-04-07).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Pascual, Manuel G.. (2026-01-12). «Jarek Kutylowski, fundador de DeepL: “Dentro de tres años, cada uno hablará en su idioma en las reuniones de trabajo”» El País (kontsulta data: 2026-01-12).
- ↑ (Ingelesez) «DeepL schools other online translators with clever machine learning» TechCrunch (kontsulta data: 2020-04-07).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Frantsesez) «Quel est le meilleur service de traduction en ligne ?» Le Monde.fr 2017-08-29 (kontsulta data: 2020-04-07).
- ↑ (Nederlanderaz) «Duits bedrijf belooft betere vertalingen dan Google Translate» RTLZ 2017-08-29 (kontsulta data: 2020-04-07).
- ↑ .
- ↑ (Gaztelaniaz) «DeepL, un traductor online que supera al de Google, Microsoft y Facebook» wwwhatsnew.com 2017-08-29 (kontsulta data: 2020-04-07).