Ubuntu (Linux banaketa)
| Jatorria | |
|---|---|
| Sorrera-urtea | 2004 |
| Argitaratze-data | 2004 |
| Izenburua | Ubuntu |
| Banatze bidea | deskarga digitala |
| Azken bertsioa | 24.04.3 LTS |
| Honen izena darama | Ubuntu |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | eleaniztuna |
| Euskarria | x86-64, x86, ARM arkitektura, ppc64, IBM S/390 (en) |
| Programazio-lengoaia | C++, C, shell script (en) |
| Adin-sailkapena | |
| Pakete kudeaketa | dpkg, Snap (en) |
| GUI tresnak | GNOME |
| Egile-eskubideak | copyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia |
| Deskribapena | |
| Oinarritua | Debian |
| Ekoizpena | |
| Garatzailea | Canonical Ltd. |
| Euskaraz | |
| Euskaraz | bai |
| www.ubuntu.com, www.ubuntu-es.org | |
| Iturri-kodea | https://code.launchpad.net/ubuntu |
Ubuntu idazmahairako Linux sistema eragilea da, Debian banaketan oinarritutakoa. Mark Shuttleworthek eta Canonical Ltd enpresak gidatzen du Ubuntu. Ubuntu software libreko distribuzioa da eta bertan aurretik instalatuta dauden aplikazioak kode irekikoak dira.
Ubuntu hainbat kode irekiko softwarekin dator. Lortutako datuak adierazten dute Linux distibuzioen barruan, Ubuntu merkatuaren %49.2ko[1] erabilera dauka. Areagotzen hari den joera da web zerbitzari giza erabiltzea.
Canonical Ltd urtean zehar enpresetarako laguntza zerbitzua eskaintzen dute. Honekin hainbat produktu eskaintzen dituzte. Aipagarrienak dira: Ubuntu server[2],Ubuntu Business Desktop Remix[3] eta Ubuntu Touch[4].
Urtean zehar hainbat Ubuntu bertsio berri agertzen dira. Bi bertsio ezberdin daude, alde batetik, LTS (Long term service) izenekoak eta urtean zehar argitaratzen diren bertsioak. Aipatutako azken bertsioak argitalpen egunetik urte bateko laguntza zerbitzua daukate, segurtasun arazoak konponduz eta hobekuntzak eginez. Aldiz LTS bertsioak 5 urteko laguntza zerbitzua eskaintzen dute.[5]
Ubunturen hasierak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ubunturen hasieran proiektu giza agertu zen. Honen helburu nagusia zen Debian GNU/Linux ulergarria izatea pertsona guztientzat. Bere lehenengo argitalpena 2004ko Urriaren 4an izan zen.
Bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsioen nomenklatura urtea.hilabetea da, ondorioz, 4.10 bertsioa 2004. urteko urrian kaleratu zuten.
| Bertsioa | Kaleratze data | Izena |
|---|---|---|
| 4.10 | 2004ko urriaren 20a | Warty Warthog |
| 5.04 | 2005eko apirilaren 8a | Hoary Hedgehog |
| 5.10 | 2005eko urriaren 13a | Breezy Badger |
| 6.06 | 2006ko ekainaren 1a | Dapper Drake |
| 6.10 | 2006ko urriaren 26a | Edgy Eft |
| 7.04 | 2007ko apirilaren 19a | Feisty Fawn |
| 7.10 | 2007ko urriaren 18a | Gutsy Gibbon |
| 8.04 LTS | 2008ko apirilaren 24a | Hardy Heron |
| 8.10 | 2008ko urriaren 30a | Intrepid Ibex |
| 9.04 | 2009ko apirilaren 23a | Jaunty Jackalope |
| 9.10 | 2009ko azaroaren 29a | Karmic Koala |
| 10.04 LTS | 2010eko apirilaren 29a | Lucid Lynx |
| 10.10 | 2010eko urriaren 10a | Maverick Meerkat |
| 11.04 | 2011ko apirilaren 28a | Natty Narwhal |
| 11.10 | 2011ko urriaren 13a | Oneiric Ocelot |
| 12.04 LTS | 2012ko apirilaren 26a | Precise Pangolin |
| 12.10 | 2012ko urriaren 18a | Quantal Quetzal |
| 13.04 | 2013ko apirilaren 25a | Raring Ringtail |
| 13.10 | 2013ko urriaren 17a | Saucy Salamander |
| 14.04 LTS | 2014ko apirilaren 17a | Trusty Tahr |
| 14.10 | 2014ko urriaren 23a | Utopic Unicorn |
| 15.04 | 2015ko apirilaren 23a | Vivid Vervet |
| 15.10 | 2015ko urriaren 22a | Wily Werewolf |
| 16.04 LTS | 2016ko apirilaren 21a | Xenial Xerus |
| 16.10 | 2016ko urriaren 13a | Yakkety Yak |
| 17.04 | 2017ko apirila | Zesty Zapus |
| 17.10 | 2017ko urriaren 19a | Artful Aardvark |
| 18.04 LTS | 2018ko apirilaren 26a | Bionic Beaver |
| 18.10 | 2018ko urriaren 18a | Cosmic Cuttlefish |
| 19.04 | 2019ko apirilaren 18a | Disco Dingo |
| 19.10 | 2019ko urriaren 17a | Eoan Ermine |
| 20.04 LTS | 2020ko apirilaren 23a | Focal Fossa |
| 20.10 | 2020ko urriaren 22a | Groovy Gorilla |
| 21.04 | 2021eko apirilaren 22a | Hirsute Hippo |
| 21.10 | 2021eko urriaren 14a | Impish Indri |
| 22.04 LTS | 2022ko apirilaren 21a | Jammy Jellyfish |
| 22.10 | 2023ko urriaren 20a | Kinetic Kudu |
| 23.04 | 2023ko apirilaren 20a | Lunar Lobster |
| 23.10 | 2023ko urriaren 12a | Mantic Minotaur |
LTS bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LTS siglak ingelesetik zuzen hartu dira, Long-term support esamoldearen siglak dira. LTS siglen marka daukaten bertsioek luzaroago zainduko dira, seguritate eguneraketak eta akatsen konponketak luzaroago egiten saiatuko dira.
LTS bertsioetan produktuaren bizitza luzatzeko zenbait protokolori jarraitzen zaie. Ubunturen konpromisoa da bi urtean behin horrelako LTS bertsioa argitaratzea. Horrela, 2018ko apirileko LTS bertsioak 2023. urtera arteko sostengua izango duela aurreikusten da.
Ubuntu Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ubuntu - Unity
- Ubuntu - Gnome
- Kubuntu - KDE
- Lubuntu - LXDE
- Xubuntu - Xfce
- Edubuntu - Hezkuntzan erabiltzeko
- Ebuntu - Enlightenment
- nUbuntu - Segurtasunari eta sareari begira
- Ubuntu Lite - Ordenagailu motelentzat
- Ubuntu Studio - Multimedia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Linux Usage / Market Share» www.statowl.com (kontsulta data: 2025-10-03).
- ↑ (Ingelesez) «Ubuntu Server - for scale out workloads» Ubuntu (kontsulta data: 2025-10-03).
- ↑ (Ingelesez) «Introducing the Ubuntu Business Desktop Remix, by Canonical» Ubuntu (kontsulta data: 2025-10-03).
- ↑ (Ingelesez) «Ubuntu Touch • Linux Phone» www.ubuntu-touch.io (kontsulta data: 2025-10-03).
- ↑ (Ingelesez) «Ubuntu release cycle» Ubuntu (kontsulta data: 2025-09-26).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Ubuntu Linux
- (Ingelesez) Canonical Ltd (Ubuntu-ren garapenaren babeslea)
- (Ingelesez) Ubuntu Linux-en foru ofizialak
- (Ingelesez) Ubuntu-ren hasi berrientzako gida ez-ofiziala
- (Gaztelaniaz) Ubuntu-ren hasi berrientzako gida ez-ofiziala