Edukira joan

Oracle Database

Wikipedia, Entziklopedia askea
Endika1987 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:42, 6 otsaila 2009
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Oracle Kudeaketa

Sarrera

Datu basea kudeatzen duenari, DBA: Data Base Administrator deritzogu, edo Datu-Base Kudeatzailea. Bere eginkizunak: Oracle instalatzea, datu-basea diseinatzea, sortzea, abiatzea, gelditzea, erabiltzaileak sortzea, lehentasunak ezartzea, segurtasun kopiak egitea eta datu basea berreskuratzea dira.

Zer da Oracle 10g?

Oracle 10g software tresneri multzoa da , Grid arkitektura berrian oinarrituta. Arkitektura berri honek zerbitzarien aniztasuna eta biltegiratzearen errekurtsoak eta prozesamendua lotzen ditu modu eraginkor batean.

Oracle Grid Computing hiru elementu dira:

1. Oracle Database 10g: Datu baseen ardatz-eragilea da. Beharrezkoak diren trenak dauzka funtzio ezberdinak lortzeko: informazioaren biltegiratzea antolatu, aurkezten diren zerbitzuen artean arreta handiagoa eduki,...eta abar. Era eraginkorrean antolatzen du informazioa, korreo elektronikoa, dokumentuak, multimedia fitxategiak eta XML.

2. Oracle Application Server 10g: Oracle-k daukan aplikazioen zerbitzaria. Zerbitzuen multzo bat da, ahalbidetzen du web-nabigatzaileari aldi berean parte hartzea datu-baseekin.

3. Oracle Enterprise Manager 10g: Ahalbidetzen dio datu-base kudeatzaileari bere eginkizunak. Web-nabigatzailea erabilita sartzen da: http://host_izena:5500/em. Ondoren, agertuko da orri bat erabiltzaile izena, pasahitza eta rolak eskatzen.

Fitxategi:Login.png

Oracle Arkitektura

Datu-base bat ez da bakarrik bere datu-fisikoak, baita ere objektu-fisikak, memoriakoan eta prozesukoak diren datuen konbinazioak ezagutu behar du.

Datu-Basearen Osagaiak

Oracle datu-base baten osagaiak dira: Datuen fitxategiak (database files), Transakzio fitxategiak (log files) eta Kontrol fitxategiak (control files).

Datuen fitxategiak
Datu-basearen informazio guztia dauka: erabiltzailearen datuak eta sistemaren datuak. Datu basean informazio sartu baino lehen beharrezkoa da taulentzako espazio bat gordetzea (tablespace) eta gero taula sortu, espazio horren barruan datuak sartzen ditugu. Tablespaces lagungarriak dira datu-basearen informazioa antolatzeko, horrela, tablespace ezberdinak erabiltzen dira datu-base ezberdinerako. Tablespace bakoitzak fitxategi bat baino gehiago eduki ditzake diskoan. Datu fitxategi bakoitza tablespace bakar baten parte izan daiteke. Oracle instalatzean honako tablespaces sortzen dira:
  • SYSTEM: Oracle kudeatzeko beharrezko den informazioa gordetzen den lekua, adibidez: Datuen hiztegiari buruzko informazioa. SYSTEM01.DBF fitxategian gordetzen da. 10g bertsioan SYSAUX deituriko tablespace bat existitzen da, SYSTEM laguntzeko eginkizunarekin.
  • USERS: Erabiltzaileen informazioa gordetzen du. Normalean DB probak egiteko taulak gordetzeko uzten digun tokia da. USERS01.DBF fitxategian gordetzen da.
  • TEMP: aldi baterako taulak gordetzen dira. TEMP01.DBF fitxategian biltegiratzen dira.
  • UNDOTBS1: Deuzestatzeko infromazioa gordetzen du. Datuak eguneratu baino lehen daukagun informazioa gordetzen du. UNDOTBS01.DBF fitxategian gordetzen dira. Transakzioa aaitu gabe dagoenean datuak berreskuratu daitezke. Tablespace honek rollback segmentuak ditu eta hauek barik ezingo lirateke transakzioak egin. Transakzioak egiten direnean segmentu bat lehenesten zaio. Hurrengo kontsultak rollback segmentuak, bere jabea eta tablespacea non dagoen erakusten digu:
  • Memoriaren Egitura

    Erabiltzailearen (client) eta zerbitzariaren (server) prozesuak haien artean komunikatzeko erabiltzen dira memoria egiturak. Oracle-k bi memoria-egiturak erabiltzen ditu: SGA (System Glbal Area) eta PGA (Program Global Area).

    Background Prozesuak

    Datu basearen egitura fisikoak eta memoria egiturak mantentzen eta aplikatzen dira background prozesu batzuk erabiliz. Prozesuen zenbakia aldakorra da eta datu basearen konfiguratzearen menpe dago. Datu-base berak kudeatzen ditu prozesu hauek. Zerbitzari prozesu multzo bat dago, datu-baseari funtzionatzen laguntzen diona: hauek background prozesuak dira.

    Errendimenduaren ikuspegi dinamikoak

    Kontrol fitxategien informazioa biltzen dute. Diskoaren eta memoriaren egituran datuak ematen dizkigute eta errendimenduarekin erlazionatuta daude. Bakarrik DBA (Datu basearen administratzailea) dauzka baimenak fitxategien informazioak ikusteko.

    Zer da oracle instantzia?

    Memoriaren egitura eta background-eko prozesu multzo bat da, datu basea kudeatzeko erabiltzen dena.

    Biltegiratze-egiturak

    Datu basearen datu guztiak maila logikoko tablespace-etan daude biltegiratuta.Tablespace bat maila fisikoan fitxategi bat edo gehiagotan biltegiratu daiteke.