PHP
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Amaia Aristegi lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
PHP | |
---|---|
![]() | |
Diseinatzailea | Rasmus Lerdorf |
Garatzailea | The PHP Development Team, Zend Technologies |
Agerpena | 1995ko ekainaren 8a |
Kaleratze Egonkorra | 7.0.12 / 2016ko urriaren 13an |
Kaleratze Ezegonkorra | 7.1.0 Release Candidate 5 / 2016ko urriaren 27an |
Programazio lengoaia | C |
Sistema Eragilea | UNIX, Windows |
Lizentzia | PHP lizentzia |
Luzapena | .php, .phtml, .php3, .php4, .php5, .php7, .phps |
Webgunea | https://secure.php.net/ |
PHP (PHP: Hypertext Preprocessor) ,Rasmus Lerdorf-ek 1994an sortutako interpretatutako programazio lengoaia bat da, batez ere webgune dinamikoak sortzeko erabili ohi dena.
Datu-base sistema ugarirekin funtzionatzeko aukera izatea eta sistema eragile gehienetarako eskuragarri izatea dira beronen abantaila nagusiak.[1][2]
PHP interpretatzailea erabiliz exekutatzen da, hau da, web zerbitzari batean kodea exekutatzen da eta emaitza bat sortzen du, webgunean erakusteko edo datu baseak kudeatzeko erabil daiteke.
Historia
1994an sortua, Daniar kanadar jatorriko Rasmus Lerdorf gaztearengatik. C programazio lengoaian programaturiko CGIen bitartez bere webgunearen estatistikak jaso eta ikusteko. 1994eko ekainaren 8an argitaratu zuen "Personal Home Page", hau bere "Form Interpreter" PHP/FI , PHPren bigarren bertsioa bezala ezagutzen da.[3]
PHP 3 bertsioak objektu-orientoitutako programazioa (OOP) sartu zuen, eta Zend Engine erabiliz hobetu zen. PHP 4, PHP 5 eta PHP 7 bertsioek hainbat segurtasun eta errendimendu hobekuntzak sartu zituzten.
Azkenengo bertsioa, PHP 8 (2020), JIT (Just-In-Time) kompilazioa sartu zuen, errendimendu hobea eta funtzionalitate berriekin.
Zazpi Goiti Bi Muga (1994)
Rasmus Lerdorf kanadiarrak sortu zuen PHP lehenengo bertsio bat. Hau, alde batetik, estatistikak eta beste datu batzuk kudeatzeko asmoz sortu zen, web orri dinamikoak sortzeko erraminta bat gisa funtzionatu zezan.
PHP/FI (1995)
Rasmus-ek PHP/FI (Personal Home Page/Forms Interpreter) bertsioa garatu zuen, non formularioak prozesatu eta datu baseetan konektatu ahal izatea aurreikusita zen. Hala ere, hainbat garapenaren ondoren, "PHP/FI" izena "PHP" izan zen.
PHP 3.2.4.3 (1998)
Israeldar jatorriko bi programatzaile, Zeev Suraski eta Andi Gutmans 1997an berridatzi zuten analizatzaile sintaktikoa PHP3ren oinarria sortuz, eta gaur egun duen izena ezarriz. 1998an kaleratu zuten ofizialki bertsio hau.
1999an Suraski eta Gutmansek berridatzi zuten berriz kodea, eta Zend Engine (Zend motorea) bezala ezagutzen duguna sortuz. Eta Israelen Zend Technologies enpresa eratuz.
<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<title>PHP 3 Web Orria</title>
</head>
<body>
<?php
$izena = "PHP 3 erabilzailea";
echo "<h1>Kaixo, $izena!</h1>";
?>
</body>
</html>
PHP 4 (2000)
Zend Engine 1.0 teknologiaren menpe 2000. urteko maiatzean kaleratu zen 4. bertsioa. Atera den azkeneko eguneratzea 2006ko azaroan kaleratu zen, PHP 4.4.4. Gaur egun ere PHP 4rentzako segurtasun adabakiak kaleratzen jarraitzen dute.
<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<title>PHP 4 Web Orria</title>
</head>
<body>
<?php
$izena = "PHP 4 erabilzailea";
echo "<h1>Kaixo, $izena!</h1>";
?>
</body>
</html>
PHP 5 (2004)
Bertsio hau 2004ko uztailaren 13an atera zen, Zend Engine II erabiliz. Ondorengo hobekuntzak dakartza:
- Objektuei Zuzenduriko Programazioarentzako hobekuntza nabarmenak
- Errendimendu hobekuntzak
- MySQL datu baseekiko komunikazio hobekuntza
- XML sostengu hobetua (XPath, DOM...)
- Berezko sostengua SQLitentzeko
- SimpleXML
- SOAPentzako sostengu integrala
- Datu errepikatzailea
- Errore salbuespenak
<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<title>PHP 5 Web Orria</title>
</head>
<body>
<?php
$izena = "PHP 5 erabilzailea";
echo "<h1>Kaixo, $izena!</h1>";
?>
</body>
</html>
PHP 7 (2015)
Errendimendua eta segurtasuna hobetzen du azkenengo bertsio honek, 2015eko azaroaren 3an kaleratuta. Gainera funtzioen itzuleraren motak deklaratu daitezke.
<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<title>PHP 7 Web Orria</title>
</head>
<body>
<?php
$izena = "PHP 7 erabilzailea";
echo "<h1>Kaixo, $izena!</h1>";
?>
</body>
</html>
PHP 8 (2020)
PHPren azken bertsioa 8.0 izan zen. PHP 8ek hainbat funtzionalitate berri, errugabetasunak, eta segurtasun hobekuntzak hartzen ditu. JIT (Just-In-Time) kompilazioa ere sartu zen, programa interpretatu baino lehen kodea kompilatzen duena, hau errendimendu hobetzea ekartzen du.
<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<title>PHP 8 Web Orria</title>
</head>
<body>
<?php
$izena = "PHP 8 erabilzailea";
echo "<h1>Kaixo, $izena!</h1>";
?>
</body>
</html>
Ezaugarri Nagusiak
WEB DINAMIKOAK
PHPren bidez, webguneak dinamikoak izan daitezke. Erabiltzaileek interaktiboki erantzuten dezakete, eta orriak eguneratu daitezke beren ekintzen arabera.
DATU BASEAK KUDEATZEA
PHP, hainbat datu base-sistema erabiliz, datu baseetako kontsulta egiten, informazioa eskuratzen eta kudeatzen du.
OBJEKTU ORIENTATUAK
PHP objektu-orientoitutako programazioa (OOP) onartzen du, modularitatea eta hierarkia bultzatuz.
PHPren bidez, erabiltzaileek webguneetan mantentzen dituzten datuak kudeatzen dira, session eta cookie mekanismoen bidez.
ERABILPENA MUNDU OSOAN
PHP erabilpen handia dauka mundu osoan zehar, eta haren inguruko komunitatea handia eta aktiboa da. PHP 8 bertsioa azkenengoakoa da, eta hainbat hobekuntza eta segurtasun igoerak ditu.
Sintaxia
Web Orri Bat Sortzea
PHPren bidez, HTML kodea barruan integratuz, web orri bat dinamiko eta interaktiboa sortu daiteke. Adibidez:
<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<title>PHP Web Orria</title>
</head>
<body>
<?php
$izena = "PHP erabilzailea";
echo "<h1>Kaixo, $izena!</h1>";
?>
</body>
</html>
Datu baseak kudeatzea
PHP-ek MySQL datu basea erabiliz, datuak kontsultatu eta kudeatu ditzake. Adibidez:
<?php
$server = "localhost";
$erabiltzailea = "erabiltzailea";
$pasahitza = "pasahitza";
$db = "datu_basea";
$conn = new mysqli($server, $erabiltzailea, $pasahitza, $db);
if ($conn->connect_error) {
die("Ezin izan da datu-basearekin konexioa egin: " . $conn->connect_error);
}
$sql = "SELECT izena, abizena FROM erabiltzaileak";
$result = $conn->query($sql);
if ($result->num_rows > 0) {
while($row = $result->fetch_assoc()) {
echo "Izena: " . $row["izena"]. " - Abizena: " . $row["abizena"]. "<br>";
}
} else {
echo "Ez dago emaitzarik";
}
$conn->close();
?>
Erreferentziak
- ↑ Julio, Gorka. Software Librea - WEB GUNE DINAMIKOEN GARAPENA: PHP eta MySQL. Asmoz Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2022-10-09).
- ↑ Rasmus Lerdorf, PHP lengoaiaren sortzailea | Consumer. 2008-08-13 (kontsulta data: 2022-10-09).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) PHPren webgune ofiziala
- PHPren gida wikiliburuetan