Monolink
Monolink | |
---|---|
![]() (2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Alemania, 1989 (35/36 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, disko-ekoizlea eta discjockeya |
mono.link | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Monolink, Steffen Lincken izen artistikoa da, Liveact alemaniarra, kantautorea eta musika elektronikoaren ekoizlea; techno, ambient, elektronika eta house generoetan espezializatua.
Ibilbide musikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berlingo eszena elektronikoko kide izanda, Monolink berehala aldendu zen DJ klasikotik, eta bere estilo propioa sortu zuen zuzeneko ahots eta instrumentuen konbinazio batekin.[1] SF Weekly aldizkariak deskribatzen duenez, "erlaxazio bidaia bat ahots teutoniko batekin".[2] Monolinkek beste talde elektroniko batzuekin kolaboratu zuen, besteak beste, Acid Paulirekin.[3]
2018an argitaratu zuen bere lehenengo diskoa, Amniotic. Grabazioak kantautoreen tradizioa eta dantzarako musika elektronikoa uztartzen ditu, non techno, elektronika eta ambient generoak Leonard Cohen eta Bob Dylanen eraginekin nahasten diren.[4] Bi abestien aurkezpenetan, "Sirens" eta "Swallow" Alemaniako iTunes elektronikoaren zerrendan lehenengo postuan jarri ziren. EDM Identity-ren blogean agertutako diskoko kantuen kritika, "taupada hipnotikoz eta ahotsez" eta "soinu melodiko sakon eta zoriontsuen nahasketa" gisa deskribatzen ditu.[5]
Monolink Coachella Valley Music-eko 22.urtean eta Arte Jaialdian aritu zen, 2023ko apirilean.[6]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amniotic (2018)
- Under Darkening Skies (2021)
Single-ak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The End (with Acid Pauli) (2015)
- Sirens (2017)
- Swallow (2018)
- Father Ocean (2018)
- Rearrange My Mind (2019)
- Black Hole (with Ben Böhmer) (2019)
- Sinner (2020)
- Otherside (2020)
- The Prey (2021)
- Harlem River/Falling (2021)
- Turning Away (2021)
- Don't Hold Back (2021)
- Beyond Control (with NTO) (2021)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fox, Jeffrey L.. (2009-06-01). «After April Debut, H1N1 Influenza Virus Proves Deadly, Spreads Rapidly» Microbe Magazine 4 (6): 258–258. doi: . ISSN 1558-7452. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ Frezza, Eldo E.. (2018-12-12). «Will Any Healthcare Ever Work? Single Payer?» The Healthcare Collapse (Productivity Press): 171–176. ISBN 978-0-429-50692-5. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ Canido Muiño, Elena. (2022-12-15). «“Shaking the wings of their terrible youths”: Exploring References and Allusions in Hozier’s Eponymous Debut Album (2014)» Études irlandaises (47-2): 107–121. doi: . ISSN 0183-973X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ Fox, Jeffrey L.. (2009-06-01). «After April Debut, H1N1 Influenza Virus Proves Deadly, Spreads Rapidly» Microbe Magazine 4 (6): 258–258. doi: . ISSN 1558-7452. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- ↑ Pacheco Pailahual, Stefanie; Pailahual Hernández, Katherin. (2018-12-30). «Identidad, autorepresentación y discurso decolonial en las letras del albúm debut del grupo Mapuche Peumayen» Arte y Políticas de Identidad 19: 183–200. doi: . ISSN 1989-8452. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- ↑ Luna, Rudy; Basil, Barbara; Ewbank, Davis; Mizrahi, Moshe; Ngwenya, Laura; Foreman, Brandon. (2023-04-25). «The Use of Standardized Interpretation & Reporting for Multimodality Neuromonitoring (P11-7.004)» Wednesday, April 26 (Lippincott Williams & Wilkins) doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).