Edukira joan

ECMAScript

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:31, 15 otsaila 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
ECMAScript

ECMAScript ECMA International-ek argitaratutako programazio-lengoaia estandarra da. Garapena 1996an hasi zen Netscap-ek proposatutako JavaScript hizkuntzatik abiatuta. Gaur egun, ISO 16262 araua ere bada.

ECMAScript-ek C lengoaian inspiratutako sintaxia duen eta dinamikoa den lengoaia bat definitzen du. Prototipoetan oinarritutako objektuak erabiliz objektuei bideratutako programazioaren ezaugarri batzuk onartzen ditu.

Wab-gatzaile gehienek ECMAScrip, t-en inplementazio bat dute, baita DOMerako (Document Object Model - Object Model document ) sarbide bat ere. Inplementazio ezagunenak Mozilla eta Netscape-rena da, JavaScript izenekoa, eta Internet Explorer, JScript izenekoa. Opera arakatzaileak JavaScript eta JScript-rekin bateragarria den bertsioa inplementatzen du. Nabigatzaile guztiak ECMAScript eta DOM inplementazioen puntu desberdinetan egoten dira, eta bakoitzak bere luzapenak gehitzen ditu gero, horrela zail samar bihurtzen da arakatzaile guztietan funtzionatzen duten programak sortzea.

ActionScript, Adobe Flash-erako, ECMAScript estandarrean oinarritzen da, Flash film bateko objektuak programatzeko hobekuntzekin.

Kanpo estekak