Berkeley Open Infrastructure for Network Computing
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Space Sciences Laboratory (en) ![]() ![]() |
Sorrera-urtea | 2002 |
Argitaratze-data | 2002 |
Azken bertsioa | 8.0.4 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | plataforma-anitz |
Programazio-lengoaia | C++ |
Sistema eragilea | Linux, FreeBSD, Android, Microsoft Windows, MacOS X, Solaris, OS/2 eta Raspberry Pi OS (en) ![]() |
GUI tresnak | wxWidgets (en) ![]() |
Egile-eskubideak | copyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia |
Lizentzia | GPLv3 eta GNU Lesser General Public License, version 3.0 (en) ![]() |
Ekoizpena | |
Garatzailea | David P. Anderson (en) ![]() ![]() |
Euskaraz | |
Euskaraz | Ez |
boinc.berkeley.edu | |
![]() | |
Iturri-kodea | https://github.com/BOINC/boinc |
Berkeley Open Infrastructure for Network Computing (Sare bidezko Konputaziorako Berkeleyko Azpiegitura Irekia) edo BOINC konputazio banaturako azpiegitura bat da, hasiera batean SETI@home proiekturako garatu zen arren, zabaltzeko asmoarekin egindakoa. Software librea da eta LGPL lizentziapean banatzen da. Software hau Kaliforniako Unibertsitatearen Berkeleyko egoitza batean garatzen dute, David Andersonek zuzenduta.
Jatorria
SETI@home BOINC azpiegitura erabiltzen duen proiektu ezagunenetakoa da. Bere arrakastari esker kalkuluak burutzeko ordu asko eta asko behar zituzten beste proiektu ugari sortu ahal izan dira ondoren. Konputazio banatuari esker, milaka ordenagailu batzen diren sare bakar batez baliatuz kalkulu hauek askoz azkarrago burutzen joan daiteke.
BOINC azpiegituran barne dauden proiektuak
- Cell Computing — ikerketa biomedikoa. Webgunea (japonieraz)
- Climateprediction.net — XXI. mendeko eguraldia aurreikusten saiatzea. Webgunea
- BBC Climate Change Experiment — Webgunea (Climateprediction.net-en barne dago)
- Seasonal Attribution Project — Webgunea (Climateprediction.net-en barne dago)
- Einstein@Home — biratzen ari diren neutroien izarren (pulsar) bilaketa. Webgunea
- LHC@home — Large Hadron Collider proiektuan partikulen similazioak burutzeko CERNeko zientzialarientzako laguntza. Webgunea
- Leiden Classical — Mekanika klasiko orokorra (Leidengo Unibertsitatea). Webgunea
- Predictor@home — Proteinen sekuentzietan oinarrituz, hauen egitura aurreikustea. Webgunea
- Rosetta@home — Proteinen egitura aurreikusi eta diseinatzea du helburu, hainbat gaixotasun garrantzitsuri irtenbidea aurkitu asmoz. Webgunea
- SETI@home — Inteligentzia estralurtarraren bilaketa (SETI). Webgunea
- SIMAP — Proteinen datu-base batean oinarritzen da, beraien arteko antzekotasunak antzemateko. Webgunea
- SZTAKI Desktop Grid — Zenbaki-sistema bitar jeneralizatuen bilaketa. Webgunea
- World Community Grid — giza gaixotasunen ezagutzan aurrerapena. Webgunea
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berkeley Open Infrastructure for Network Computing ![]() |
- (Ingelesez) Berkeley Open Infrastructure for Network Computing (BOINC)
- (Ingelesez) Proiektu guztien estatistikak