GitHub
![]() | |
URL helbidea | github.com |
---|---|
Komertziala? | Bai |
Webgune mota | Git-biltegi hosting zerbitzua |
Hizkuntza(k) | Ingelesa |
Jabea | Microsoft |
Egilea | Tom Preston-Werner Chris Wanstrath P. J. Hyett |
Argitalpen data | 2008ko apirilaren 10 |
Egoera | Aktibo |
GitHub Inc. bertsio kontrolerako web-ostatu zerbitzua da, Git erabiltzen duena. Gehienbat iturburu koderako erabiltzen da. Git-en bertsio-kontrol banatu eta iturburu-kode kudeatzaile funtzionalitate guztiak eskaintzeaz gain bere ezaugarri propioak gehitzen ditu. Sarbide-kontrola eta proiektu bakoitzaren elkarlanerako hainbat aukera hornitzen ditu, esaterako: errore-jarraipena, ezaugarri-eskaera, zeregin-kudeaketa eta wikia.[1]
GitHub-ek biltegi pribatu eta doaneko kontuak eskaintzen ditu,[2] azken hau, sarri erabiltzen da kode irekiko proiektuak biltegiratzeko.[3] Konpainiaren arabera, 2018ko ekainaz geroztik 28 milioi erabiltzaile[4] eta 57 milioi biltegi[5] (28 milioi biltegi publikoak barne) baino gehiago dituzte, mulduko iturburu kode ostalari handiena bihurtuz.
2018ko ekainaren 4an, Microsoftek iragarri zuen GitHub eskuratzeko akordio batera iritsi zela, 7.5 bilioi dolarren truke.[6] Analista batzuen arabera, Microsoft mugikorretan ondo kokatuta ez dagoenez, hodei-konputazioan berdin ez gertatzeko nahaia izan daiteke erosketaren motibazioa. Horien arabera, Microsoft-ek hodei-zerbitzuetarako gehigarri bat jarriko dio GitHub-i, bertan dauden programak hodeitik exekutatu ere ahal izateko.[7]
Enpresaren historia
GitHub Ruby programazio-lengoaia erabiliz garatu zuten Chris Wanstrath, P. J. Hyett eta Tom Preston-Werner-ek 2008ko otsailean. Konpainia, GitHub Inc., 2017-tik existitzen da eta San Franciscon kokatua dago.[8]
2009ko otsailaren 24an, Yahoo!-ko egoitzako itzaldi batean, interneten egon zen lehenengo urtean, GitHub-ek, 46.000 biltegi baino gehiago bildu zituela eta horietatik 17.000 aurreko hilabetean bakarrik osatuak izan zirela aditzera eman zuten GitHub-eko langileek. Momentu horretan, 6.200 biltegi ingururi gutxienez behin fork egin zieten eta 4.600 biltegi bateratu ziren.
2009ko uztailaren 5ean, GitHub-ek, webgunean 100.000 baino erabiltzaile gehiago sortu zirela jakinarazi zuten. Urte bereko uztailaren 27, Yahoo!-ko beste hitzaldi batean Tom Preston-Werner-ek, GihtHub, 90.000 biltegi publiko ezberdin biltegiratzera, 12.000 biltegi gutxienez fork bat edukitzera eta guztirako 135.000 biltegi sortzeraino hazi zela adierazi zuen.[9]
2010eko uztailaren 25ean, GitHub-en, milioi bat biltegi sortu zirela adierazi zuten.[10] 2011ako apirilaren 20an, GitHub-en, 2 milioi biltegi sortu zirela adierazi zuten.[11]
2011ko ekainaren 2an, ReadWriteWeb blog-ak adierazi zuen 2011ko urtarrila eta maitza artean, GitHub-ek, SourceForge eta Google Code gainditu zituela guztirako commit kopuruan.[12]
2013ko urtarrilaren 16an, GitHub-ek adierazi zuen 3 milioi erabiltzaile eta 5 milioi biltegi baino gehiago sortu zirela.[13] 2013ko abenduaren 23an, GitHub-ek 10 milioi biltegi lortu zituen iragarri zuen.[14]
2015eko ekainean, GitHub-ek Estatu Batuetatik kanpoko lehenengo bulegoa ireki zuen Japonian.[15]
2015eko uztailaren 29an, GitHubek 250 milioi dolarreko diru-bilketa egin zuen Sequoia Capital-ek zuzendutako txandan eta enpresa 2 milioi dolar balio izatera iritsi zen.[16]
2016an, GitHub Forbes Cloud 100 zerrendako 14en postuan kokatu zen.[17]
2018ko otsailaren 28an, GitHub historiako zerbitzu-ukapenaren eraso handieneko biktima izan zen, erasoaren trafikora 1,35 terabit segundoko ingurura iritsita.[18]
2016ko ekainaren 19an, GitHub-ek GitHub Education programa zabaldu zuen eskolei doako hezkuntza-sortak emanez.[19][20]
Microsoft-en eskuratzea
2018ko ekainaren 4an, Microsoftek GitHub 7,5 bilioi dolarren truke erosteko bere asmoa iragarri zuen. Microsoft-en esku izanda, Xamarin-en Nat Friedman-ek zuzenduko du zerbitzua, Microsoft Cloud eta IA-ko presidenteorde exekutiboa den Scott Guthrie-k esan bezala. Oraingo zuzendari exekutiboak, Chris Wanstrath-ek, "tekniko-ikertzaile" gisa jarraituko du, Guthrie-ren arabera. Microsoft GitHub-eko erabiltzaile garrantzitsu bihurtu zen, honen kode-irekiko proiektu eta garapen tresnak erabiliz, esaterako, Chakra Core, PowerShell eta Visual Studio Code. Gainera beste kode-irekiko proiektu batzuk ere babestu ditu, Linux hauen artean izanda, eta Git Virtual File System-a garatu dute, eskala handiko biltegiak kudeatzeko Git-en luzapena (GitHub-ek berak barneratutakoa).[6][21][22]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «GitHub Pours Energies into Enterprise – Raises $100 Million From Power VC Andreessen Horowitz» TechCrunch (kontsulta data: 2018-09-26).
- ↑ (Ingelesez) «Why GitHub’s pricing model stinks (for us) · Los Techies» lostechies.com (kontsulta data: 2018-09-26).
- ↑ (Ingelesez) «The Problem With Putting All the World's Code in GitHub» WIRED (kontsulta data: 2018-09-26).
- ↑ (Ingelesez) «Build software better, together» GitHub (kontsulta data: 2018-09-26).
- ↑ (Ingelesez) bfire. (2017-04-10). «Celebrating nine years of GitHub with an anniversary sale» The GitHub Blog (kontsulta data: 2018-09-26).
- ↑ a b (Ingelesez) «Microsoft confirms it will acquire GitHub for $7.5 billion» VentureBeat 2018-06-04 (kontsulta data: 2018-09-29).
- ↑ «Microsoft-ek motibazio argiekin erosi du Github» sustatu.eus (kontsulta data: 2019-01-31).
- ↑ (Alemanez) Neumann, Alexander. «GitHub populärer als SourceForge und Google Code» heise Developer (kontsulta data: 2018-09-29).
- ↑ (Ingelesez) «The PITA threshold: GitHub vs. CPAN - Dan Dascalescu's Homepage» wiki.dandascalescu.com (kontsulta data: 2018-09-29).
- ↑ (Ingelesez) holman. (2010-07-25). «One Million Repositories» The GitHub Blog (kontsulta data: 2018-09-29).
- ↑ (Ingelesez) kneath. (2011-04-20). «Those are some big numbers» The GitHub Blog (kontsulta data: 2018-09-29).
- ↑ (Ingelesez) «Github Has Surpassed Sourceforge and Google Code in Popularity - ReadWrite» ReadWrite 2011-06-02 (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ (Ingelesez) Wauters, Robin. (2013-04-11). «Github Turns Five, Hits 3.5 Million Members And 6 Million Repos» The Next Web (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ (Ingelesez) briandoll. (2013-12-23). «10 Million Repositories» The GitHub Blog (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «GitHub Expands To Japan, Its First Office Outside The U.S.» TechCrunch (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «GitHub raises $250 million in new funding, now valued at $2 billion» Fortune (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «The Cloud 100» Forbes (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «GitHub Survived the Biggest DDoS Attack Ever Recorded» WIRED (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ (Ingelesez) Hughes, Matthew. (2018-06-19). «GitHub's free education bundle is now available to all schools» The Next Web (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «GitHub Education is a free software development package for schools» Engadget (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ «Microsoft confirms it will acquire GitHub for $7.5 billion» The Verge (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «Microsoft has acquired GitHub for $7.5B in stock» TechCrunch (kontsulta data: 2018-09-30).