Java EE
Java Platform, Enterprise Edition edo Java EE (hasieran Java 2 Platform, Enterprise Edition edo J2EE bezala ezaguna 1.4 bertsiora arte; itzulketa informalean Java enpresarial), programazio plataforma bat da, garatzeko eta exekutatzeko Java programazio lengoaian idatzitako software aplikazioak, Java Plataformaren zati. Hainbat geruzako arkitektura erabiltzea ahalmentzen du, eta, aplikazio zerbitzaribatean exekutatzen diren software osagai modularretan oinarritzen da. Java EE platafoma espezifikazio batez zehaztuta dago. Java Community Process-eko beste espezifikazioen antzekoa da, Java EE era informalean estandar bat bezala aintzat hartzen da, zeren, hornitzaileek bete behar dituzte hainbat adostasun-baldintza deklaratzeko bere produktuak Java EE-rekin bat datoztela; The Java Community Process / JCP-k estandarizatuta.
Java EE-k dauzka hainbat API espezifkazio eta zehazten ditu nola koordinatu, adibidez: JDBC, RMI, posta elektroniko, JMS, Web Zerbitzu, XML, ... Java EE baita ere espezifikazio bakarrak konfiguratzen ditu Java EE-ko osagaientzako. Enterprise JavaBeans, servlets, portlets (Portlets Java-ren espezifikazioa jarraituta), JavaServer Pages eta hainbat web zerbitzu teknologiak sartzen dira. Honek garatzaileari ahalmentzen dio plataforma arteko Enpresa Aplikazio eramangarriak sortzea, eta integratzea aurreko teknologiekin. Java EE-ko beste onura gehigarri batzuk: Zerbitzari aplikazioak transakzioak maneilatu ditzake, segurtasuna, eskalagarritasuna, konkurrentzia eta osagai destolestuen kudeaketa. Honek, esan nahi du garatzaileak zentratu daitezkeela negozio logikako osagaietan, mantenimendu maila baxuetako atazetan baino.
Historia
- J2EE espezifikazio originala, Sun Microsystems enpresak garatu zuen.
- J2EE 1.3-tik hasita, espezifikazioa Java Community Process-en azpian garatua izan zen. JSR 58 zehazten du J2EE 1.3 eta JSR 151 zehazten du J2EE 1.4
- 2001eko apirilean, J2EE 1.3ren SDK merkaturatuta izan zen beta bezala. Sun Microsystems enpresak, J2EE 1.4ko SDK beta banatua izan zen 2002ko abenduan.
- Java EE 5-en espezifikazioa, JSR 244-en azpian garatua izan zen eta 2006ko maiatzaren 11ean merkaturatze finala izan zen.
- Java EE 6 bertsioa, JSR 316 espezifikazio betetzen du eta merkaturatua izan zen 2009ko abenduak 10.
- Java EE 7 bertsioa, JSR 342[1] espezifikazio betetzen du, 2013ko maiatzak 28.
- Java EE 8[2] bertsioa merkaturatuta izan zen 2017ko abuztuaren 31ean, eta JSR 366 espezifikazioa jarraitzendu.
Java EE, Oracle-k Java Community Process-en arabera mantentzen zuen. 2017ko irailaren 12an, Oracle Corporation-ek Java EEra bidali zuen Eclipse Fundaziora.[3] Eclipse goi mailako proiektua, Eclipse Enterprise Java (EE4J[4]), izendatu zen. Eclipse Fundazioak, Java EE izena aldatu behar izan zuen, "Java" izenaren baimenak Oracle dituelako. 2018ko otsailaren 26an, iragarri zen Java EE-ren izen berria Jakarta EE[5] izango dela.
API orokorrak, maneilu eta kontrol egitura
Java EE-ko API-ak barneratzen ditu hainbat teknologia, API-ko funtzionalitateak hedatzen dituztenak Java SE oinarri izanik.
javax/ejb.*
Enterprise JavaBeans-eko API-a, APIen multzo bat definitzen du,non objektu banatuen edukiontzi batek iraunkortasuna bermatuko duena, RPC (RMI edo RMI-IIOP erabiliz), konkurrentzi kontrola, transakzioak eta objektu banatuetarako sarbide-kontrola.
javax/naming
javax.naming, javax.naming.directory, javax.naming.event, javax.naming.ldap eta javax.naming.spi paketeak, Java Naming and Directory Interface (JNDI) API-a definitzen dute.
java.sql
java.sql eta javax.sql paketeak definitzen dute JDBC API-a.
javax/transaction.*
Pakete hauek definitzen dute Java Transaction API-a (JTA).
javax/xml.*
Pakete hauek definitzen dute JAXP API-a.
javax/jms.*
Pakete hauek definitzen dute JMS API-a.
javax/persistence
Pakete honek, klaseak eta interfazeak irauten duten hornitzaileen arteko elkarrekintza kudeatzen laguntzen du, kudeatutako klaseak eta Java Persistence (JPA) API-ko bezeroak.
Erreferentziak
- ↑ «The Java Community Process(SM) Program - JSRs: Java Specification Requests - detail JSR# 342» jcp.org (kontsulta data: 2018-09-29).
- ↑ (Ingelesez) «javaee/javaee-spec» GitHub (kontsulta data: 2018-09-29).
- ↑ (Ingelesez) «Java EE Is Moving to the Eclipse Foundation -- ADTmag» ADTmag (kontsulta data: 2018-09-29).
- ↑ (Ingelesez) Beaton, Wayne. «EE4J FAQ | The Eclipse Foundation» www.eclipse.org (kontsulta data: 2018-09-29).
- ↑ (Ingelesez) Vaughan-Nichols, Steven J.. «Good-bye JEE, hello Jakarta EE | ZDNet» ZDNet (kontsulta data: 2018-09-29).