Edukira joan

Linux

Wikipedia, Entziklopedia askea
80.58.48.170 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 22:44, 3 uztaila 2004
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Fitxategi:TuxWB.jpg
Tux pinguinoa, Linuxen maskota

Linux ordenagailurako sistema eragile libre baten eta haren muinaren izena da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da.

"Linux" hitza zehazki Linux muinari dagokio, baina ohikoa da oro har sistema eragileari buruz hitz egitean erabiltzea. Unix antzeko sistema eragile hau GNU/Linux izenaz ere ezagutzen da, Linux muina alde batetik, eta GNU biblioteka eta tresnak bestalde, batzen baititu. Beste hainbat programa (web-zerbitzariak, programazio-lengoaiak, datu-baseak, GNOME edo KDE bezalako mahaigain-inguruneak eta OpenOffige.org bezalako bulegotika-suiteak) barne hartzen dituzten Linux banaketa osoei buruz hitz egitean ere maiz erabiltzen da terminoa.

Hasiera batean programatzaile kartsu bakar batzuk garatu eta erabiltzen zuten arren, Linuxek IBM edo Hewlett-Packard bezalako erraldoien laguntza bereganatu du, Unix sistemaren bertsio komertzial askoren gainetik, eta Microsoft Windows sistemak hainbat eremutan zuen nagusitasunari gogor eginez. Analisten esanetan, arrakasta hori Unix komertzialen ondoan Linuxek duen hardware kostu baxuari eta abiadura handiagoari zor zaio, hala nola Windowsen aldean duen segurtasun eta fidagarritasunari, eta orobat merkea izateaz gain enpresekiko independentea delako. Berezitasun hori kode irekizko garapen-ereduari zor zaiola diote.