Edukira joan

GitHub

Wikipedia, Entziklopedia askea
GitHub, Inc.
URL helbidea github.com
Komertziala?Bai
Webgune mota Git-biltegi hosting zerbitzua
Hizkuntza(k)Ingelesa
Jabea Microsoft
EgileaTom Preston-Werner
Chris Wanstrath
P. J. Hyett
Argitalpen data2008ko Apirilaren 10
EgoeraAktibo


GitHub Inc. bertsio kontrolerako hosting zerbitzua da, Git erabiltzen duena. Gehienbat iturburu koderako erabiltzen da. Git-en bertsio kontrol banatu eta iturburu kode kudeatzaile funtzionalitate guztiak eskaintzeaz gain bere ezaugarri propioak gehitzen ditu. Sarbide kontrola eta proiektu bakoitzaren elkarlanerako hainbat aukera hornitzen ditu, esaterako: errore jarraipena, ezaugarri eskaera, zeregin kudeaketa eta wikia.[1]


GitHub-ek biltegi pribatu eta doaneko kontuak eskaintzen ditu,[2] azken hau, kode irekiko proiektuak biltegiratzeko sarri erabiltzen da. [3] Konpainiaren arabera, 2018ko ekainaz geroztik 28 milioi erabiltzaile[4] eta 57 milioi biltegi[5] (28 milioi biltegi publikoak barne.) baino gehiago dituzte, mulduko iturburu kode ostalari handiena bihurtuz.

2018ko Ekainaren 4an, Microsoftek GitHub eskuratzeko akordio batera iritsi zela iragarri zuen, 7.5 milioi dolarren truke.[6]


Enpresaren historia

GitHub Ruby programazio lengoaia erabiliz garatu zuten Chris Wanstrath, PJ Hyett eta Tom Preston-Werner-ek 2008ko Otsailean. Konpainia, GitHub Inc., 2017-tik existitzen da eta San Franciscon kokatua dago.[7]

2009ko Otsailaren 24an, Yahoo!-ko egoitzako itzaldi batean, interneten egon zen lehenengo urtean, GitHub-ek, 46.000 errepositorio baino gehiago bildu zituela eta horietatik 17.000 aurreko hilabetean bakarrik osatuak izan zirela aditzera eman zuten GitHub-eko langileek. Momentu horretan, 6.200 biltegi ingururi gutxienez behin fork egin zieten eta 4.600 biltegi bateratu ziren.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «GitHub Pours Energies into Enterprise – Raises $100 Million From Power VC Andreessen Horowitz» TechCrunch (kontsulta data: 2018-09-26).
  2. (Ingelesez) «Why GitHub’s pricing model stinks (for us) · Los Techies» lostechies.com (kontsulta data: 2018-09-26).
  3. (Ingelesez) «The Problem With Putting All the World's Code in GitHub» WIRED (kontsulta data: 2018-09-26).
  4. (Ingelesez) «Build software better, together» GitHub (kontsulta data: 2018-09-26).
  5. (Ingelesez) bfire. (2017-04-10). «Celebrating nine years of GitHub with an anniversary sale» The GitHub Blog (kontsulta data: 2018-09-26).
  6. (Ingelesez) «Microsoft confirms it will acquire GitHub for $7.5 billion» VentureBeat 2018-06-04 (kontsulta data: 2018-09-29).
  7. (Alemanez) Neumann, Alexander. «GitHub populärer als SourceForge und Google Code» heise Developer (kontsulta data: 2018-09-29).