Edukira joan

Java EE

Wikipedia, Entziklopedia askea

Java Platform, Enterprise Edition edo Java EE (lehendik Java 2 Platform, Enterprise Edition edo J2EE bezala ezaguna 1.4 bertsiora arte; itzulketa informalean Java enpresarial), programazio plataforma bat da - Java Plataformaren zati - garatzeko eta exekutatzeko Java programazio lengoaian idatzitako software aplikazioak. N geruzako arkitektura erabiltzea ahalmentzen du eta oinarritzen da software osagai modularretan exekutatzen direnak aplikazio zerbitzari batean. Java EE platafoma espezifikazio batez zehaztuta dago. Java Community Process-eko beste espezifikazioen antzekoa, Java EE era informalean estandar bat bezala aintzat hartzen da zeren hornitzaileek bete behar dituzte hainbat adostasun-baldintza deklaratzeko bere produktuak Java EE-rekin bat datoztela; The Java Community Process / JCP-k estandarizatuta.

Java EE-k dauzka hainbat API espezifkazio,adibidez: JDBC, RMI, posta elektroniko, JMS, Web Zerbitzu, XML, ... eta zehazten du nola koordinatu. Java EE baita ere espezifikazio bakar konfiguratzen ditu Java EE-ko osagaientzako. Enterprise JavaBeans, servlets, portlets (Portlets Java-ren espezifikazioa jarraituta), JavaServer Pages eta hainbat web zerbitzu teknologiak sartzen dira. Honek garatzaileari ahalmentzen dio plataforma arteko Enpresa Aplikazio eramangarriak sortzea, eta integratzea aurreko teknologiekin. Beste onura gehigarri batzuk: Zerbitzari aplikazioak transakzioak maneilatu ditzake, segurtasuna, eskalagarritasuna, konkurrentzia eta osagai destolestuen kudeaketa. Honek, esan nahi du garatzaileak zentratu daitezkeela negozio logikako osagaietan, mantenimendu maila baxuetako atazetan baino.

Historia

  • J2EE espezifikazio originala, Sun Microsystems enpresak garatu zuen.
  • J2EE 1.3-tik hasita, espezifikazioa Java Community Process-en azpian garatua izan zen. JSR 58 zehazten du J2EE 1.3 eta JSR 151 zehazten du J2EE 1.4
  • 2001eko apirilean, J2EE 1.3ren SDK banatua izan zen beta bezala. Sun Microsystems enpresak, J2EE 1.4ko SDK beta banatua izan zen 2002ko abenduan.
  • Java EE 5-en espezifikazioa, JSR 244-en azpian garatua izan zen eta 2006ko maiatzaren 11ean merkaturatze finala izan zen.
  • Java EE 6 bertsioa, JSR 316 espezifikazio betetzen du eta merkaturatua izan zen 2009ko abenduak 10.
  • Java EE 7 bertsioa, JSR 342[1] espezifikazio betetzen du, 2013ko maiatzak 28.
  • Java EE 8[2] bertsioa merkatura izan zen 2017ko abuztuaren 31ean, eta JSR 366 espezifikazioa jarraitzendu.

Java EE Oracle-k JJava Community Process-en arabera mantentzen zuen. 2017ko irailaren 12an, Oracle Corporation-ek Java EEra bidali zuen Eclipse Fundaziora.[3] Eclipse goi mailako proiektua Eclipse Enterprise Java (EE4J[4]) izendatu zen. Eclipse Fundazioak Java EE izena aldatu behar izan zuen, "Java" izenaren baimenak Oracle dituelako. 2018ko otsailaren 26an, iragarri zen Java EE-ren izen berria Jakarta EE[5] izango dela.

API orokorrak, maneilu eta kontrol egitura

Java EE-ko API-ak barneratzen ditu hainbat teknologia, API-ko funtzionalitateak hedatzen dituztenak Java SE oinarri izanik.

javax/ejb.*

Enterprise JavaBeans-eko API-a, APIen multzo bat definitzen du,non objektu banatuen edukiontzi batek iraunkortasuna bermatuko duena, RPC (RMI edo RMI-IIOP erabiliz), konkurrentzi kontrola, transakzioak eta objektu banatuetarako sarbide-kontrola.

javax/naming

javax.naming, javax.naming.directory, javax.naming.event, javax.naming.ldap eta javax.naming.spi paketeak, Java Naming and Directory Interface (JNDI) API-a definitzen dute.

java.sql

java.sql eta javax.sql paketeak definitzen dute JDBC API-a.

javax/transaction.*

Pakete hauek definitzen dute Java Transaction API-a (JTA).

javax/xml.*

Pakete hauek definitzen dute JAXP API-a.

javax/jms.*

Pakete hauek definitzen dute JMS API-a.

javax/persistence

Pakete honek klaseak eta interfazeak irauten duten hornitzaileen arteko elkarrekintza kudeatzen laguntzen du, kudeatutako klaseak eta Java Persistence (JPA) API-ko bezeroak.

Erreferentziak

  1. «The Java Community Process(SM) Program - JSRs: Java Specification Requests - detail JSR# 342» jcp.org (kontsulta data: 2018-09-29).
  2. (Ingelesez) «javaee/javaee-spec» GitHub (kontsulta data: 2018-09-29).
  3. (Ingelesez) «Java EE Is Moving to the Eclipse Foundation -- ADTmag» ADTmag (kontsulta data: 2018-09-29).
  4. (Ingelesez) Beaton, Wayne. «EE4J FAQ | The Eclipse Foundation» www.eclipse.org (kontsulta data: 2018-09-29).
  5. (Ingelesez) Vaughan-Nichols, Steven J.. «Good-bye JEE, hello Jakarta EE | ZDNet» ZDNet (kontsulta data: 2018-09-29).