Edukira joan

GitHub

Wikipedia, Entziklopedia askea
GitHub, Inc.
URL helbidea github.com
Webgune mota Git-biltegi hosting zerbitzua
Hizkuntza(k)Ingelesa
Jabea Microsoft
Argitalpen data2008ko Apirilaren 10
Egoeraaktibo


GitHub bertsio kontrolerako hosting zerbitzua da, Git erabiltzen duena. Gehienbat iturburu koderako erabiltzen da. Git-en bertsio kontrol banatu eta iturburu kode kudeatzaile funtzionalitate guztiak eskaintzeaz gain bere ezaugarri propioak gehitzen ditu. Sarbide kontrola eta proiektu bakoitzaren elkarlanerako hainbat aukera hornitzen ditu, esaterako: errore jarraipena, ezaugarri eskaera, zeregin kudeaketa eta wikia.[1]

GitHub-ek biltegi pribatu eta doaneko kontuak eskaintzen ditu,[2] azken hau, kode irekiko proiektuak biltegiratzeko sarri erabiltzen da. [3] Konpainiaren arabera, 2018ko ekainaz geroztik 28 milioi erabiltzaile[4] eta 57 milioi biltegi[5] (28 milioi biltegi publikoak barne.) baino gehiago dituzte.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «GitHub Pours Energies into Enterprise – Raises $100 Million From Power VC Andreessen Horowitz» TechCrunch (kontsulta data: 2018-09-26).
  2. (Ingelesez) «Why GitHub’s pricing model stinks (for us) · Los Techies» lostechies.com (kontsulta data: 2018-09-26).
  3. (Ingelesez) «The Problem With Putting All the World's Code in GitHub» WIRED (kontsulta data: 2018-09-26).
  4. (Ingelesez) «Build software better, together» GitHub (kontsulta data: 2018-09-26).
  5. (Ingelesez) bfire. (2017-04-10). «Celebrating nine years of GitHub with an anniversary sale» The GitHub Blog (kontsulta data: 2018-09-26).