Argo
Itxura
Argo | |
---|---|
Greziar mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak |
Argo greziar mitologian, Jason eta bere lagun argonautak, Iolkotik, urrezko ahari larruaren bila nabigatzeko erabili zuten itsasontziaren izena da. Mitoaren iturririk hoberena, Rodaseko Apolonioren Argonautika da
Argo itsasontzia, Argosek eraiki zuen, eta, beraz, bere omenez izendatua izan zen. Argok, hitz egiteko eta profeziak egiteko dohainak zituen, Dodonako Orakulutik zetorren haritz zurez egina baitzegoen.
Argo eta bere tripulazioa, Herak bereziki babestuak izan ziren.
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argo ![]() |
- (Ingelesez) Argo itsasontziaren irudikapen artistikoa