Natural Language Toolkit
Hizkuntza naturaleko tresneria (NLTK bezala ere ezagutua), hizkuntza naturalaren prozesamendu sinboliko (NLP) eta estatistikorako erabiltzen den programa eta liburutegi multzo bat da, Phyton lengoaiarentzat. Steven Bird eta Edward Loperek garatu zuten. Adibide programa eta tresneria erabiltzeko beharrezkoak diren kontzeptu nagusiak biltzen dituen liburu bat dauka. NLTK-k hizkuntza naturalen prozesamedu (PLN) edota estuki lotutako arloen ikerketa eta irakaskuntzan laguntzea du helburu, besteak beste, hizkuntzalaritza enpirikoa, zientzia kognitiboa, adimen artifiziala, informazioaren berreskurapena eta makinen ikaskuntza. Tresna didaktiko gisa, banakako azterketarako tresna gisa, edota prototipo eta eraikuntzako ikerketa sistemetarako plataforma gisa erabili da jada.