Wikiproiektu:Informatika/Sistema eragileak
Prozesadoreak aginduak bilatu egiten ditu memorian, deskodetu, hau da, agindua zein den eta zer egin behar duen aztertzen du eta jarraian egin beharreko horiek egin egiten ditu, hau da, agindua exekutatu egiten du. Hau guzti hau, gaur egun, segundo batean milioika edo bilioika aldiz egin dezake prozesadore batek.
Horixe da Von Neumannen ereduaren deskribapena, baina sistemaren erabilera erraztearren programa bat exekutatzen den bitartean beste gauza asko ere gertatzen dira ezkutuan.
Konputagailuek software multzo bat izan ohi dute, kapaza dena programen exekuzioa guretzat errazten (baita hainbat programa aldi berean exekutatzen ari direnaren itxura ematearena ere). Horretarako, programei memoria partekatzeko, bestelako gailuekin elkar-ekintza gauzatzeko eta bestelako gauza bereziak egiteko aukera ematen die. Programa hori sistema eragilea da eta bera gain dago ziurtatzea sistemak ongi, eraginkor eta modu erabilerrazean funtzionatzen duela.
Hori lortzeko oinarrizko teknika birtualizazioa da. Hau da, sistema eragileak baliabide fisiko bat, prozesadorea, edo memoria, edo diskoa hartzen du eta orokorragoa, ahaltsuagoa eta erabilerrazagoa den bere buruaren era birtual batean bihurtzen du. Horregatik batzuetan sistema eragileaz ari garenean, makina birtual terminoa erabiltzen dugu.
Sistema eragilearentzako beste deitura bat baliabide kudeatzailea da. Izan ere, lehen aipaturiko birtualizazioak programa askori, aldi berean exekutatzeko eta beren agindu eta datuak era konkurrentean eskuratzeko (hau da, memoria partekatzeko) eta gailuak partekatzeko aukera ematen die. CPUa, memoria eta diskoa sistemaren baliabideak dira, beraz sistema eragilearen betebeharretako bat da baliabide horiek kudeatzea modu eraginkorrean edo orekatuan edo beste helburu kontuan izanik.
Esan dugun bezala, sistema eragilea makina birtual gisa ere ezagutzen da. Erabiltzaileek aukera izan behar dute sistema eragileari zer egin behar duen esateko, hau da, makina birtual hori erabiltzeko (hau da, programa bat exekutatu, memoria esleitu edo fitxategi bat eskuratu). Horretarako sistema eragileak aplikazioak programatzeko interfazeak (API) eskaintzen ditu. Horiei sistema deiak esaten zaie. Programak exekutatzeko, memoria esleitzeko, fitxategiak eskuratzeko eta beste hainbat gauza egin ahal izateko horrenbeste aukera ematen ditu. Sistema eragileak liburutegi estandar bat eskaintzen duela ere esaten dela.
Sistema eragileek eskaintzen dituzten aukerak ez dira beti hor egon. Aukera horiek garatu edo aldatu egin dira, baina garai batean naturalki izan ez zuten garapenek beste garai batean eman zitezkeen eta horregatik garrantzitsua da sistema eragileak beste une batzuetan nolakoak izan diren jakitea, hau da, sistema eragileen historia ezagutzea.