Alejo Vidal-Quadras
Itxura
Alejo Vidal-Quadras Roca (1945eko maiatzaren 20a, Bartzelona) kataluniar politikari eta fisikari bat da.
Ibilbidea
Katalunian
Kataluniako Alderdi Popularreko kidea da, 1991-1996 artean baita alderdi horretako lehendakaria ere. 1987-1991 artean Bartzelonako Udaleko zinegotzia izan zen. 1988-1996 artean Kataluniako Parlamentuko diputatua izan zen.
Espainian
1996-1999 artean Espainiako Senatuan senataria izan zen.
Europan
1999-2014 artean Europako Parlamentuan Espainiako Alderdi Popularraren europarlamentaria izan zen, eta 2004-2014 artean Europako Parlamentuaren lehendakari ordea ere bai.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejo Vidal-Quadras ![]() |