Arteriosklerosiaarterietako gaixotasun kronikoa da, zeinetan arteriaren barneko geruzan hantura gertatzen den, eta bertan pixkanaka askotariko gaiak pilatzen diren. Honen ondorioz, arteriak loditu eta gogortu egiten dira eta luzarora hodiak ixtera iritsi daitezke.
Arterioesklerosia substantzia koipetsuen pilaketak arterietan eragin ohi du (kolesterola, adibidez). Horren ondorioz arterien barneko diametroa (argia) txikitzen da, eta odolak ezin du bertan ondo zirkulatu. Tronboak azaldu daitezke, arteria guztiz ixten denean; itxitako arteriak odolez hornitzen duen organoa (bihotza, garuna...) odol-fluxurik gabe geratuko da, ondorio oso gaiztoak ekar ditzakeena.