Edukira joan

Seljuktar Inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seljuktar Inperioa
دولت سلجوقیان
Dawlat-i Saljūqiān
Büyük Selçuklu Devleti
الدولة السلجوقية‎)
1037 – 1194
Monarkia
Historiako bere zabalera handiena, 1092 inguruan.
Geografia
HiriburuaNishapur
Shahr-e-Rey
Ispahan
Ekonomia
BPG/bizt3900000
Kultura
Hizkuntza(k)Persiera
Arabiera
Oghuz turkiera
ErlijioaIslam sunita
Historia
Tugrul Begek inperioa sortzen1037
Kuarezmiar Inperioak ordezkatua[1]1194
Aurrekoa
Ghaznavidar Inperioa
Ondorengoak
Kuarezmiar Inperioa
Rüm sultanerria
Ayyubid leinua
Azerbaijango Atabegs
Burid leinua
Zengid leinua
Danishmendiar leinua
Ortukidar leinua
Saltukidar leinua

Seljuktar Inperioa[2] (Turkieraz: Büyük Selçuklu Devleti, Persieraz: دولت سلجوقیان Arabieraz: الدولة السلجوقية‎) Erdi Aroko turko-persiar[3][4][5] sunitar inperioa izan zen, oghuz turkiarren qynyq adarrak sortua.[6] Inperioaren mugak Hindu Kushetik ekialdeko Anatoliara eta Erdialdeko Asiatik Persiar Golkora zihoazen. Aral itsasoan bere jaioterrian sortuak, seljuktarrek hasieran Khurasan gero Persia eta azkenean, ekialdeko Anatolia konkistatu zituzten.

Lehenengo enperadorea Tugrul Beg izan zen, 1037an. Seleuzidek Ekialdeko mundu islamiarra batzea lortu zuten eta paper garrantzitsua jokatu zuten lehen eta Bigarren Gurutzadatan. Oso persiartuak bai kulturaren bai hizkuntzaren aldetik, seljuzidek paper garrantzitsua jokatu zuten turko-persiar ohituren jatorrian.

Historia

Seljuktar Inperioa XI. eta XII. mendeen artean gaur egungo Iranen, Iraken eta Anatolian zehar zabaldu zen turko-persiar estatu bat izan zen.

Seljuktarrena jatorriz Aralgo itsasoaren iparraldean bizi zen herria zen . X. mendean Islamera bihurtu ziren, sunnismoaren adarrera, zehazki. Inperioaren izena beraien lehen buruzagi izan zen Seljukengandik dator. Bere agindupean, seljuktarrek konkista militarren aldi bati hasiera eman zioten gaur egun Iranen parte den Khorasango eskualdean. Hortik aurrera, pertsiarren ohitura eta hizkuntzak bereganatu zituzten. Togrulek, Seljuken ilobak, Bagdad hartu zuen 1055ean, eta bere burua «Sultan eta sartalde nahiz sortaldeko errege» izendatu. Bere ondorengo Alp Arslanek hiriburua gaur egungo Teheranen finkatu zuen, Alepo eta Armenia konkistatu zituen eta Romano Laugarrena Bizantzioko enperadorea garaitu zuen Manzikerteko guduan (1071). Garaipen honek Anatoliaren turkiar agintearen hasiera markatu zuen.

Bizantziori konkistatutako lurraldeek inperioaren Rum adarra osatu zuten, gerora Rûmgo Sultanerria izango zena. Inperioak Malik Shah-ren agintepean jo zuen gailurra. Garai hartan, Jerusalem eta Asia Txikia ere barne hartzen zituen.

Seljuktar inperioak armada oso botereretsua eta administrazio oso eraginkorra zituen. Eskolek sunismoa bultzatzen zuten.

1243an, mongoliarrek inperioa zatikatu zuten, euren menpeko hainbat turkiar sultanerritan banatuz. 1276 urte inguruan, Rümgo seljuktarrek botere guztia galdu zuten, inperioa 1307 arte zutik mantendu bazuten ere.

Enperadoreak

Ikus ere

Erreferentziak

  1. Grousset, Rene, The Empire of the Steppes, (New Brunswick:Rutgers University Press, 1988), 159-161. orr.
  2. Inperio hartan agintea izan zuen dinastiaren sortzaile izan zen Seljuk heroiaren izenetik dator.
  3. M.A. Amir-Moezzi, "Shahrbanu", Encyclopaedia Iranica (online)
  4. Josef W. Meri, "Medieval Islamic Civilization: An Encyclopedia", Routledge, 2005, p. 399
  5. Michael Mandelbaum, "Central Asia and the World", Council on Foreign Relations (1994), 79. orr.
  6. Dani, A. H., Masson, V. M., Asimova, M. S., Litvinsky, B. A., Boaworth, C. E. (1999). History of Civilizations of Central Asia. Motilal Banarsidass Publishers


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.