Seljuktar Inperioa
| Seljukar Inperioa دولت سلجوقیان Dawlat-i Saljūqiān Büyük Selçuklu Devleti الدولة السلجوقية) | |||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1037 – 1194 | |||||||||||||||||||||||
| Monarkia | |||||||||||||||||||||||
Historiako bere zabalera handiena, 1092 inguruan. | |||||||||||||||||||||||
| Geografia | |||||||||||||||||||||||
| Hiriburua | Nishapur Shahr-e-Rey Ispahan | ||||||||||||||||||||||
| Ekonomia | |||||||||||||||||||||||
| BPG/bizt | 3900000 | ||||||||||||||||||||||
| Kultura | |||||||||||||||||||||||
| Hizkuntza(k) | Persiera Arabiera Oghuz turkiera | ||||||||||||||||||||||
| Erlijioa | Islam sunita | ||||||||||||||||||||||
| Historia | |||||||||||||||||||||||
| Tugrul Begek inperioa sortzen | 1037 | ||||||||||||||||||||||
| Kuarezmiar Inperioak ordezkatua[1] | 1194 | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Seljukar Inperioa[2] ((Turkieraz: Büyük Selçuklu Devleti, Persieraz: دولت سلجوقیان Arabieraz: الدولة السلجوقية)) Erdi Aro turkiar-persiar[3][4][5] sunitar inperioa izan zen, Oghuz turkiarren Qynyq adarrka sortua[6]. Inperioaren mugak Hindu Kushetik ekialdeko Anatoliara eta Erdialdeko Asiatik Persiar Golkora zihoazen. Aral itsasoan bere jaioterrian sortuak, seljukarrek hasieran Khurasan gero Persia eta azkenean, ekialdeko Anatolia konkistatu zituzten.
Lehenengo enperadorea Tugrul Beg izan zen, 1037an. Seleuzidek Ekialdeko mundu islamiarra batzea lortu zuten eta paper garrantzitsua jokatu zuten lehen eta Bigarren Gurutzadatan. Oso pertsianizatuta bai kultura bai hizkuntzan, seljuzidek paper garrantzitsua jokatu zuten Turko-Persiar ohituren jatorrian.
Historia
Seljuktar Inperioa XI eta XII. mendeen artean gaur egungo Iran, Irak eta Anatolian zehar zabaldu zen turkiar estatu bat izan zen.
Seljuktarrena jatorriz Aralgo itsasoaren iparraldean bizi zen herria zen . X. mendean Islamera bihurtu ziren, sunnismoaren adarrera, zehazki. Inperioaren izena beraien lehen buruzagi izan zen Seljuk-engandik dator. Bere agindupean, seljuktarrek konkista militarren aldi bati hasiera eman zioten gaur egun Iranen parte den Khorasango eskualdean. Hortik aurrera, pertsiarren ohitura eta hizkuntak bereganatu zituzten. Togrul-ek, Seljuken ilobak, Bagdad hartu zuen 1055ean, eta bere burua «Sultan eta sartalde nahiz sortaldeko errege» izendatu. Bere ondorengo Alp Arslanek hiruburua gaur egungo Teheranen finkatu zuen, Alepo eta Armenia konkistatu zituen eta Romano Laugarrena Bizantzioko enperadorea garaitu zuen Manzikerteko guduan (1071). Garaipen honek Anatoliaren turkiar agintearen hasiera markatu zuen.
Bizantziori konkistatutako lurraldeek inperioaren Rum adarra osatu zuten, gerora Rûmgo Sultanerria izango zena. Inperioak Malik Shah-ren agntepean jo zuen gailurra. Garai hartan, Jerusalem eta Asia Txikia ere barne hartzen zituen.
Seljuktar inperioak armada oso botereretsua eta administrazio oso eraginkorra zituen. Eskolek sunismoa bultzatzen zuten.
1243an, mongoliarrek inperioa zatikatu zuten, euren menpeko hainbat turkiar sultanerritan banatuz. 1276 urte inguruan, Rümgo seljuktarrek botere guztia galdu zuten, inperioa 1307 arte zutik mantendu bazuten ere.
Enperadoreak
- Tuğrul Beg (1037–1063) (sortzailea)
- Alp Arslan (1063–1072)
- Melik Şah I (1072–1092)
- Mahmud (1092–1094)
- Barkiyaruq (1094–1105)
- Melik Şah II (1105)
- Mohamed (1105–1118)
- Ahmed Sanjar (1118–1153)
Ikus ere
Erreferentziak
- ↑ Grousset, Rene, The Empire of the Steppes, (New Brunswick:Rutgers University Press, 1988), 159-161. orr.
- ↑ Inperio hartan agintea izan zuen dinastiaren sortzaile izan zen Seljuk heroiaren izenetik dator.
- ↑ M.A. Amir-Moezzi, "Shahrbanu", Encyclopaedia Iranica (online)
- ↑ Josef W. Meri, "Medieval Islamic Civilization: An Encyclopedia", Routledge, 2005, p. 399
- ↑ Michael Mandelbaum, "Central Asia and the World", Council on Foreign Relations (1994), 79. orr.
- ↑ Dani, A. H., Masson, V. M., Asimova, M. S., Litvinsky, B. A., Boaworth, C. E.. (1999). History of Civilizations of Central Asia. Motilal Banarsidass Publishers
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Historia zirriborroak
- Seljukar Inperioa
- Erdi Aroko Asiako estatuak
- Afganistango historia
- Armeniako historia
- Azerbaijango historia
- Irango historia
- Israelgo historia
- Kazakhstango historia
- Libanoko historia
- Omango historia
- Siriako historia
- Turkiako historia
- Turkmenistango historia
- Kirgizistango historia
- Irakeko historia
- Tajikistango historia
- Jordaniako historia
- Arabiar Emirerri Batuetako historia
- Uzbekistango historia
- Gurutzadak
- XII. mendean desagertutako herrialdeak