Extensible Messaging and Presence Protocol
Itxura
Extensible Messaging and Presence Protocol (XMPP) (lehen Jabber[1]) protokolo askea erabiltzen duen bat-bateko mezularia da, XML estandarrean oinarritua eta XMPP Standards Foundationek kudeatua.
Jabber sareak milaka zerbitzari erabiltzen ditu, Interneten bidez hitz egin ahal izateko. Normalean, milioika kidek erabiltzen dute sare hau.
Software librearen barruan oso onartuta dago programa hau, nahiz eta haren arrakasta ez izan Microsoften MSN Messenger, AOL Messenger edo Yahoo Messenger programena bezain handia. Azken bolada honetan, Google-ek sortutako Google Talk-en eraginez, programa hau erabiltzen duen jende kopurua handitu egin da.
Erreferentziak
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Extensible Messaging and Presence Protocol ![]() |