Raspberry Pi
Wikilari bat orri edo atal hau itzultzen ari da. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Wikipedian lagundu dezakezu artikulu originaletik itzultzen jarraituz; baina, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu itzulpena egiten ari den wikilariaren eztabaida orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
Raspberry Pi | |
---|---|
![]() Raspberry Pi 2 Model B v1.1 | |
Mota | Zirkuitu-plaka bakarreko Ordenagailu Pertsonalak |
Garatzailea | Raspberry Pi Foundation |
Webgunea | www.raspberrypi.org |
Raspberry Pi kreditu txartelen tamainadun eta zirkuitu-plaka bakarreko ordenagailu pertsonalen serie bat da. Raspberry Pi Foundationek garatzen ditu Erresuma Batuan, eskoletan konputazio zientzien irakaskuntza sustatzeko asmoarekin. [1] [2] Elektronika proiektuetan erabili daiteke, eta mahaigaineko ordenagailuek egiten dituzten lan gehienetarako, kalkulu-orriak, testu prozesua eta bideojokoak adibidez. Bereizmen handiko bideoa erreproduzitzeko ere gai da. [3]
Raspberry Pi lehen generazioa Broadcomen BCM2835 txip bakarreko sisteman (SoC) oinarritzen da. ARM1176JZF-S 700 MHzeko prozesadorea dauka, VideoCore IV GPUa, eta hasieran 256 MBeko RAM memoria zeukan, geroago 512 MBera handitu zelarik (B eta B+ modeloetan).[4]
USB bitartez konektatu ahal bazaio ere, Raspberry Piak ez dauka disko gogorrik. Sistema abiarazteko eta memoria iraunkor bezala SD txartela (A eta B modeloetan) edo MicroSD txartela (A+ eta B+ modeloetan) erabiltzen du.
[5]
B modeloa 2012ko otsailean jarri zen salgai,
[6]
eta A modeloa -funtzionalidade batzuk prezioaren eta energi beharrizanen alde sakrifikatzen dituena- 2013ko otsailean.
[7]
Raspberry Pi fundazioak ARM prozesagailuentzat egokitutako Linux banaketa desberdinak jartzen ditu eskuragarri deskargatzeko. Hauen hartean aipagarria Raspbian banaketa, Debianen oinarritua eta Raspberry Piarentzat optimizatua.
[8]
Beste aukera bat NOOBS irudia deskargatzea edo aldez aurretik instalatua duen txartela erostea da. NOOBS -New Out of Box Software- Linuxen hasiberrientzako egokitutako irudi bat da, Raspberry Pia lehenengoz abiarazterakoan menu bat aurkezten du erabitzaileak banaketa aukeratu eta era errazean instalatzeko.
[9]
Programaziorako, Raspberry Pi Fundazioak Python gomendatzen du ikasleentzat. Hala ere, ARM prozesagailuetan konpilatu daitekeen edozein programazio-lengoaia erabili daiteke. C, C++, Java, Scratch, Perl eta Rubyrentzat euskarriak ere modu lehenetsian daude instalatuta Raspberry Pian.
[3]
2014an Fundazioak Compute Module modeloa merkaturatu zuen. Compute Modulea sistema txertatuetan osagai bezala erabiltzeko pentsatua dago. BCM8235 txipa dauka oinarri bezala, 512MBeko RAM memoriarekin eta eMMC flash txip batekin.
[10]
2015eko otsailean bigarren generazioa, Raspberry Pi 2a merkaturatu zen. Hasieran B modeloa bakarrik dago eskuragarri. Broadcom BCM2836 txip bakarreko sisteman oinarritzen da, lau-nukleoko ARM Cortex-A7 CPUarekin eta VideoCore IV nukleo biko GPUarekin; RAM memoria 1 GBkoa da eta beste espezifikazioak lehenengo generazioko B+ modeloaren antzerakoak dira. Salneurriei dagokienez, Raspberri Pi 2ak aurreko generazioko B modeloaren salneurria mantentzen du, 35 $, eta A modeloak 25 $etan jarraitzen du salgai.
[11]
2015eko otsailaren 18an bost milioi Raspberry Pi saldu direla adierazi zen Raspberry webgunean. [12]
Hardwarea
Modeloen harteko desberdintasunak
Raspberry Pi 2 | |
---|---|
![]() Raspberry Pi 2 Model B | |
Merkaturatua | 2015eko otsaila |
Prozesadorea | 900 MHz quad-core ARM Cortex-A7 |
Memoria | 1 GB RAM |
Media | MicroSDHC |
Sistema grafikoa | Broadcom VideoCore IV |
Energia | 4.0 W |
Konektibitatea | 4 USB, Ethernet (RJ45) |
Sistema operatiboa | Linux (adib. Raspbian, Ubuntu,Android), Windows 10, RISC OS, FreeBSD, NetBSD, Plan 9, Inferno |
Salneurria | 35$ |
Raspberry Pi 1 | |
---|---|
![]() Raspberry Pi 1 Model B rev2 | |
Merkaturatua | 2012ko otsaila |
Prozesadorea | 700 MHz single-core ARM1176JZF-S |
Memoria | 256 MB (A, A+, B rev1) 512 MB (B rev2, B+, CM) |
Media | SDHC (A eta B) MicroSDHC (A+ eta B+) 4 GB eMMC txipa (CM) |
Sistema grafikoa | Broadcom VideoCore IV |
Energia | 2.5 W (A), 1.0 W (A+), 3.5 W (B) or 3.0 W (B+) |
Konektibitatea | USB (A, A+), 2 USB, Ethernet (RJ45) (B ,B+) |
Sistema operatiboa | Linux (adib. Raspbian), RISC OS, FreeBSD, NetBSD, Plan 9, Inferno |
Salneurria | 25$ (A), 20$ (A+), 35$ (B, B+), 30$ (CM) |

B modeloa funtzionalidade gehien dituena da; A modeloak funtzionalidade batzuk sakrifikatzen ditu, prezioaren eta energi beharrizanen alde.
- RAM Memoria: A modeloak eta B rev1 modeloak 256 MB dauzkate, B rev2 modeloak 512 MB, eta bigarren generazioko B modeloak 1 GB.
- Memoria iraunkorra: A eta B modeloetan SD txartela; A+, B+ eta bigarren generazioko B modeloetan MicroSD txartela.
- Konektibitatea: B modeloak 3 atazadun USB hub bat dauka, hauetako ataza bat USB-Ethernet adaptadore bati konektatuta dagoelarik -1. diagramako eskuineko 3 blokeak, izatez txip batean integratuak-. Honela, B modeloak 2 USB konektore eta RJ45 Ethernet konektorea ditu; A eta A+ modeloek USB konektore bat bakarrik daukate, zuzenean SoCari konektatuta. Ethernet konexioa erabiltzaileak USB-Ethernet adaptadore bat konektatuta lor daiteke; B+ eta bigarren generazioko B modeloek 5 atazadun USB huba daukan txipa dute, lau konektore USB eta RJ45 Ethernet konektorearekin; WiFi konexioa posiblea da modelo bietan USB Wifi adaptadoreen bitartez.
Prozesadorea
Lehen generazioko Raspberry Pian erabilitako txip bakarreko sistema (SoC) gutxigorabehera iPhone 3G/3GS smartphoneetan erabilitakoaren baliokidea da. Raspberri Pia Broadcom BCM2835 txip bakarreko sisteman oinarritzen da, hau 700 MHzeko ARM1176JZF-S prozesagailuaz, VideoCore IV GPUaz, eta RAM memoriaz osatzen delarik. Lehen mailako 16 KBeko cachea eta bigarren mailako 128 KBeko cachea dauzka. Bigarren mailako katxea nagusiki GPUak erabiltzen du. SoC-a RAM memoriaren txiparen azpian txertatua dago, beraz aldamena bakarrik gelditzen da begibistan.
Bigarren generazioko Raspberry Pia Broadcom BCM2836 txip bakarreko sisteman oinarritzen da. Hau 900 MHzeko lau nukleoko ARM Cortex-A7 prozesagailuaz, VideoCore IV GPUaz, eta RAM memoriaz osatzen da.
Errendimendua
Lehenetsitako 700 MHztan operatzerakoan, lehen generazioko Raspberry Piak 0.041 GFLOPSeko errendimendua ematen zuen.[13] PUZari dagokionez errendimendua 1997-1999 urteetako 300 MHztako Pentium IIarenaren antzerakoa da. GPUak 1 Gpixel/s edo 1.5 Gtexel/s-ko prozesu grafikoa, edo 24 GFLOPSeko konputazio orokorreko errendimendua ematen du. Raspberry Piaren kapazitate grafikoa 2001eko Xbox kontsolaren baliokidea da.
LINPACK nodo bakarreko konputazio benchmarkak batazbesteko 0.065 GFLOPSeko emaitza ematen du doitasun sinpleko koma higikorreko errendimenduan, eta batazbesteko 0.041 GFLOPSeko emaitza doitasun bikoitzeko koma higikorreko errendimenduan, Raspberri P B modelo bakarrarentzat. [14] "Iridis-pi" izendun 64 Rasperry Pi Bz osatutako cluster batek 1.14 GFLOPS eko emaitza eman zuen.[15]
2. generazioko Raspberry Pia askoz ahaltsuagoa da, GPU berbera izanik.
Overclocking
BIOS
Raspberry Piak ez dauka ordenagailu pertsonal konbentzionaletan aurkitu daitekeen BIOSa. Tradizionalki BIOSean konfiguratu eta gordetzen diren parametroak config.txt izendun fitxategi batean gordetzen dira. Fitxategi hau GPUak irakurtzen du ARM PUZa (eta linux) abiarazi aurretik. SD -edo MicroSD- txarteleko lehen partizioan -boot partizioan- egon behar da.[16]
RAM memoria
Raspberry Pian RAM memoriaren erabilpena PUZaren eta GPUaren artean banatzen da, bakoitzari ematen zaion kopurua konfigurazioaren araberakoa izanik.
A modeloetan eta lehenego 256 MBdun B modeloetan hiru banaketa posible zeuden: banaketa lehenetsia 192 MBekoa PUZarentzat eta 64MB GPUarentzat zen. Hau 1080p bideoa dekodetzeko gai izan beharko litzake, edo 3D sinplea, baina ziurrenik biak batera ez; beste aukera bat 224 MB linuxentzako eta 32MB GPUarentzako, ziurrenik edozein bideo edo 3Drekin huts egingo lukeena; eta azkenik 128 MB PUZarentzat eta 128 MB GPUarentzat, 3D pisutsua eta bideoa dekodetzeko (adibidez XBMCn).
512 MBeko B modeloarentzat hasiera baten hiru banaketa estandar atera ziren: 256 MB PUZ / 256 MB GPU, 384 MB PUZ / 128 MB GPU eta 496 MB PUZ / 16 MB GPU. Baina astebete inguru geroago Raspberry Pi Fundazioak aukeratutako RAM memoria banaketa dinamikoki izendatu zezakeen bertsioa atera zuen. config.txt fitxategian ezartzen denaren arabera, GPUari 16 MB eta 256 MB harteko balioa ezarri al zaio, 8 MBeko pausuetan, aurreko banaketak zaharkituak gelditu zirelarik.
[17]
Bigarren generazioko Raspberry Piak 1 GBeko RAM memoria kopurua dauka. PUZ eta GPUaren hateko memoria banaketa config.txt fitxategian ezartzen da. Modu lehenetsian 64 MB ematen dizkio GPUari, 16 eta 944 harteko balioa eman ahal zaiolarik.
[16]
Sare konexioa
A eta A+ modeloek RJ45 Ethernet atazarik ez daukaten arren, sare lokalera erabiltzaileak gehitutako USB-Ethernet adaptadore bidez edo WiFi adaptadore bidez konektatu daitezke. B eta B+ modeloetan Ethernet ataza txertaturiko USB-Ethernet adaptadore bidez dago eskuragarri.
Periferikoak
USB teklatu eta sagu generikoak Raspberry Piarekin konpatibleak dira. [5]
Bideoa
Denbora errealeko erlojua
Raspberry Piak ez dauka denbora errealeko erlojurik, eta honen ondorioz ezin dezake orduaren jarraipena egin alimentazioarik gabe dagoenean. Aukera moduan, NTP protokoloaren bidez hartu daiteke ordua, edo erabiltzaileak ezarri dezake sistem abiarazterakoan.
Espezifikazioak
A Modeloa | A+ Modeloa | B Modeloa | B+ Modeloa | 2. generazioa B modeloa |
Compute Module (Oharra: interfaze guztiak 200 pineko DDR2 SO-DIMM konektore bitartez). | |
---|---|---|---|---|---|---|
Salneurria: | 25$ | 20$[18] | 35$[19] | 30$ (100 unitateko loteak)[20] | ||
SoC: | Broadcom BCM2835 (CPU, GPU, DSP, SDRAM, USB ataza bat)[21] | Broadcom BCM2836 (CPU, GPU, DSP, SDRAM, USB ataza bat) | Broadcom BCM2835 (CPU, GPU, DSP, SDRAM, USB ataza bat)[21][20] | |||
PUZ: | 700 MHz single-core ARM1176JZF-S[21] | 900 MHz quad-core ARM Cortex-A7 | 700 MHz single-core ARM1176JZF-S | |||
GPU: | Broadcom VideoCore IV @ 250 MHz[22] OpenGL ES 2.0 (24 GFLOPS) MPEG-2 eta VC-1 (lizentziarekin)[23], 1080p30 H.264/MPEG-4 AVC profil altuko kodifikadore era dekodifikadorea[21] | |||||
Memoria (SDRAM): | 256 MB (GPUarekin banatuta) | 512 MB (GPUarekin banatuta) 2012ko urritik aurrera | 1 GB (GPUarekin banatuta) | 512 MB (GPUarekin banatuta) | ||
USB 2.0 atazak:[5] | 1 (zuzenean BCM2835 txipetik) | 2 (txartelean txertatutako 3 atazadun USB hubaren bitartez) | 4 (txartelean txertatutako 5 atazadun USB hubaren bitartez) | 1 (zuzenean BCM2835 txipetik) | ||
Bideo sarrera: | 15 pineko MIPI kamara interfazea (CSI) konektorea, Raspberry Pi camera edo Raspberry Pi NoIR camerarekin erabiltzeko | 2× MIPI kamara interfazea (CSI)[20] | ||||
Bideo irteerak: | HDMI (rev 1.3 & 1.4),[24] 14 HDMI resoluzio, 640×350tik 1920×1200era, eta hainbat PAL eta NTSC estandar,[16] bideo konposatua (PAL eta NTSC), RCA konektore bitartez | HDMI (rev 1.3 & 1.4), 14 HDMI resoluzio, 640×350tik 1920×1200era, eta hainbat PAL and NTSC estandar, bideo konposatua (PAL eta NTSC), 3.5 mm TRRS konektore bitartez (audio irteerarekin konpartitua) | HDMI (rev 1.3 & 1.4), 14 HDMI resoluzio, 640×350tik 1920×1200era, eta hainbat PAL and NTSC estandar, bideo konposatua (PAL eta NTSC) RCA konektore bitartez | HDMI (rev 1.3 & 1.4), 14 14 HDMI resoluzio, 640×350tik 1920×1200era, eta hainbat PAL and NTSC estandar, bideo konposatua (PAL eta NTSC), 3.5 mm TRRS konektore bitartez (audio irteerarekin konpartitua) | HDMI, 2× MIPI display interfaze (DSI), LCD panel gordinentzat MIPI display interfazea (DSI), bideo konposatua | |
Audio sarrerak: | revision 2 plaketatik aurrera, I²S | |||||
Audio irteerak: | Analogikoa 3.5 mm TRRS konektore bitartez; digitala HDMI bitartez; revision 2 plaketatik aurrera, I²S | Analogikoa, HDMI, I²S | ||||
Barne biltegia:[25] | SD / MMC / SDIO txartel erretena | MicroSD txartel erretena | SD / MMC / SDIO txartel erretena | MicroSD txartel erretena | 4 GB eMMC flash memoria txipa;[20] konfigurazio aldaketekin kanpoko SD txartela. | |
Sare konexioak:[5] | Ez | 10/100 Mbit/s-ko Ethernet (8P8C) USB adaptadorea, USB hubaren (SMSC lan9514-jzx) hirugarren/bostgarren atazean. | Ez | |||
Behe mailako periferikoak: | 8× GPIO, gehi GPIO bezala ere erabili daitezkeen hauek: UART, I²C busa, SPI busa chip select birekin, I²S audio, +3.3 V, +5 V, lurra | 17× GPIO gehi funtzio espezifiko berdinak, eta HAT ID busa | 8× GPIO gehi GPIO bezala ere erabili daitezkeen hauek: UART, I²C busa, SPI busa chip select birekin, I²S audio, +3.3 V, +5 V, lurra. Beste 4× GPIO, erabiltzaileak soldadurak egin ezkero. | 17× GPIO gehi funtzio espezifiko berdinak, eta HAT ID busa | 46× GPIO, hauetako batzuk funtzio espezifikoetarako erabili daitezke, tartean I²C, SPI, UART, PCM, PWM | |
Energia: | 300 mA (2.5 W) | 200 mA (1 W) | 700 mA (3.5 W) | 600 mA (3.0 W) | 800 mA (4.0 W) | A+ modeloaren antzerakoa |
Energia iturria: | 5 V MicroUSB edo GPIO bitartez | 5 V | ||||
Neurriak: | 85.60 × 56.5 mm, konektore irtenak kontuan hartu gabe | 65 × 56.5 mm, eta 10 mmko altuera | 85.60 × 56.5 mm, konektore irtenak kontuan hartu gabe | 67.6 × 30 mm | ||
Pisua: | 45 g | 23 g | 45 g | 7 g | ||
A Modeloa | A+ Modeloa | B Modeloa | B+ Modeloa | 2. generazioa B modeloa |
Compute Module |
Konektoreak
-
Konektore eta zirkuitu integratuen kokapena:
Raspberri Pi B -
Konektore eta zirkuitu integratuen kokapena:
Raspberri Pi B+ rev 1.2, Raspberry Pi 2 B
GPIO konektorea
Raspberry Pi A+, B+ eta bigarren generazioko B modeloen GPIO pinen antolamendua (J8 konektorea). [26] A eta B modeloek lehen 26 pinak bakarrik dauzkate.
GPIO ZBKIA |
bigarren funtzioa |
pin zbkia |
pin zbkia |
bigarren funtzioa |
GPIO ZBKIA | |
---|---|---|---|---|---|---|
- | +3V3 | 1 | 2 | +5V | - | |
GPIO2 | SDA1 (I2C) | 3 | 4 | +5V | - | |
GPIO3 | SCL1 (I2C) | 5 | 6 | GND | - | |
GPIO4 | GCLK | 7 | 8 | TXD0 (UART) | GPIO14 | |
- | GND | 9 | 10 | RXD0 (UART) | GPIO15 | |
GPIO17 | GEN0 | 11 | 12 | GEN1 | GPIO18 | |
GPIO27 | GEN2 | 13 | 14 | GND | - | |
GPIO22 | GEN3 | 15 | 16 | GEN4 | GPIO23 | |
- | +3V3 | 17 | 18 | GEN5 | GPIO24 | |
GPIO10 | MOSI (SPI) | 19 | 20 | GND | - | |
GPIO9 | MISO (SPI) | 21 | 22 | GEN6 | GPIO25 | |
GPIO11 | SCLK (SPI) | 23 | 24 | CE0_N (SPI) | GPIO8 | |
- | GND | 25 | 26 | CE1_N (SPI) | GPIO7 | |
(A eta B modeloen pinak hemen bukatzen dira) | ||||||
EEPROM | ID_SD | 27 | 28 | ID_SC | EEPROM | |
GPIO5 | - | 29 | 30 | GND | - | |
GPIO6 | - | 31 | 32 | - | GPIO12 | |
GPIO13 | - | 33 | 34 | GND | - | |
GPIO19 | - | 35 | 36 | - | GPIO16 | |
GPIO26 | - | 37 | 38 | - | GPIO20 | |
- | GND | 39 | 40 | - | GPIO21 |
B rev2 modeloak 8 pineko panel bat dauka (P6) beste 4 GPIO konexiokin. [27]
Funtzioa | bigarren funtzioa |
pin zbkia |
pin zbkia |
bigarren funtzioa |
Funtzioa | |
---|---|---|---|---|---|---|
- | +5V | 1 | 2 | +3V3 | - | |
GPIO28 | GPIO_GEN7 | 3 | 4 | GPIO_GEN8 | GPIO29 | |
GPIO30 | GPIO_GEN9 | 5 | 6 | GPIO_GEN10 | GPIO31 | |
- | GND | 7 | 8 | GND | - |
A eta B modeloek ACT egoera LEDera atzipena daukate GPIO 16aren bitartez. A+ eta B+ modeloek ACT egoera LEDera atzipena daukate GPIO 47aren bitartez, eta energi-iturriaren egoera LEDera GPIO 35aren bitartez.
Akzesorioak
Softwarea
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Peter Price: Can a £15 computer solve the programming gap? BBC news Click. 2011-06-11. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Steve Bush: Dongle computer lets kids discover programming on a TV. Electronics Weekly, 2011-05-25. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ a b (Ingelesez) FAQs. Raspberry Pi webgunea. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Eben Upton: Model B now ships with 512MB of RAM. Raspberry Pi webgunea. 2012-10-15. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ a b c d (Ingelesez) RPi VerifiedPeripherals. Embedded Linux Wiki. (2015eko martxoaren 24an ikusia)
- ↑ (Ingelesez) Raspberry Pi: We are Live. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Liz Upton: Model A now for sale in Europe – buy one today!. Raspberry Pi webgunea. 2013-02-04. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Raspbian webgunea. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Raspberry Pi downloads. Raspberry Pi webgunea. 2013-02-04. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Raspberry Pi Compute Module: new product!. Raspberry Pi webgunea. 2014-04-07. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Leo Kellon: Raspberry Pi 2 unveiled with faster processor and more memory. BBC News. 2015-02-02. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Liz Upton: Five million Raspberry Pi sold. Raspberry Pi webgunea. 2015-02-18. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) measures of the Raspberry Pi's performance. [hackaday.com Hackaday webgunea], 2014-03-30. (2015eko martxoaren 29an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Simon J. Cox, et al.: Iridis-pi: a low-cost, compact demonstration cluster. Cluster Computing, 2003ko ekaina. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Simon J. Cox eta beste batzuk: Iridis-pi: a low-cost, compact demonstration cluster. Cluster Computing, 2013ko ekaina. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ a b c (Ingelesez) Raspberry Pi documentation: config.txt. Raspberry Pi webgunea. (2015eko martxoaren 30eanan ikusia).
- ↑ (Ingelesez) introducing new firmware for the 512 MB Pi. Raspberry Pi webgunea. (2015eko martxoaren 30eanan ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Introducing Raspberry Pi Model A+. Raspberry Pi webgunea. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Introducing Raspberry Pi Model B+. Raspberry Pi webgunea. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Raspberry Pi Compute Module: New Product!. Raspberry Pi webgunea. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Broadcom BCM2835. Broadcom webgunea. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Gareth Halfacree: Raspberry Pi - The Model B. bit-tech.net. 2012-04-16. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Liz Upton: New video features! MPEG-2 and VC-1 decode, H.264 encode, CEC support. Raspberry Pi webgunea. 2012-08-24. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Embedded Linux Wiki: Hardware Basic Setup. Embedded Linux Wiki. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) RPi SD cards. Embedded Linux Wiki. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) http://www.raspberrypi.org/documentation/hardware/raspberrypi/schematics/Raspberry-Pi-B-Plus-V1.2-Schematics.pdf
- ↑ (Ingelesez) http://www.raspberrypi.org/documentation/hardware/raspberrypi/schematics/Raspberry-Pi-Rev-2.1-Model-AB-Schematics.pdf
Ikus, gainera
- (Ingelesez) Comparison of single-board computers
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Raspberry Pi webgunea
- (Ingelesez) The MagPi, Raspberry Piari buruzko aldizkari ofiziala. Pdf formatuan deskargatzeko eskuragarri (CC BY-NC-SA lizentziarekin)
- (Ingelesez) Raspberry Pi ataria, Embedded Linux Wikian.
- (Ingelesez) Raspbian webgunea.
Bibliografia
Artikulu hau ingelesezko Wikipediako artikuluan oinarritzen da, 2015eko martxoan itzulia.