Edukira joan

Benchmark (informatika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:05, 5 apirila 2015
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Informatikan, benchmark ordenagailu programa bat, programa talde bat edo beste operazio batzuren ejekuzioari deitzen zaio, objektu baten errendimendu erlatiboa neurtzeko, normalean test eta proba estandar batzuk erabiliz. Benchmark hitza proba hauek egiteko apropos diseinatu den softwarearentzat ere erabiltzen da.

Benchmarkinga orokorrean konputagailuaren hardwarearen errendimenduaren ezaugarriak ezagutzeko erabiltzen da, PUZ baten errendimendua koma higikorreko operazioak egiterakoan adibidez. Batzuetan teknika hau softwareari ere aplikatu ahal zaio, konpiladore edo datu-base baten errendimendua neurtzeko adibidez.