Raspberry Pi
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Raspberry Pi | |
---|---|
![]() Raspberry Pi 2 Model B v1.1 | |
Mota | Zirkuitu-plaka bakarreko Ordenagailu Pertsonalak |
Garatzailea | Raspberry Pi Foundation |
Webgunea | www.raspberrypi.org |
Raspberry Pi kreditu txartelen tamainadun eta zirkuitu-plaka bakarreko ordenagailu pertsonalen serie bat da. Raspberry Pi Foundationek garatzen ditu Erresuma Batuan, eskoletan konputazio zientzien irakaskuntza sustatzeko asmoarekin. [1] [2] Elektronika proiektuetan erabili daiteke, eta mahaigaineko ordenagailuek egiten dituzten lan gehienetarako, kalkulu-orriak, testu prozesua eta bideojokoak adibidez. Bereizmen handiko bideoa erreproduzitzeko ere gai da. [3]
Raspberry Pi lehen generazioa Broadcomen BCM2835 txip bakarreko sisteman (SoC) oinarritzen da. ARM1176JZF-S 700 MHzeko prozeadorea dauka, VideoCore IV GPUa, eta hasieran 256 MBeko RAM memoria zeukan, geroago 512 MBera handitu zelarik (B eta B+ modeloetan).[4]
USB bitartez konektatu ahal bazaio ere, Raspberry Piak ez dauka disko gogorrik. Sistema abiarazteko eta memoria iraunkor bezala SD txartela (A eta B modeloetan) edo MicroSD txartela (A+ eta B+ modeloetan) erabiltzen du.
[5]
B modeloa 2012ko otsailean jarri zen salgai,
[6]
eta A modeloa -funtzionalidade batzuk prezioaren eta energi beharrizanen alde sakrifikatzen dituena- 2013ko otsailean.
[7]
Raspberry Pi fundazioak ARM prozesagailuentzat egokitutako Linux banaketa desberdinak jartzen ditu eskuragarri deskargatzeko. Beste aukera bat NOOBS irudia deskargatzea edo aldez aurretik instalatua duen txartela erostea da. NOOBS -New Out of Box Software- Linuxen hasiberrientzako egokitutako irudi bat da, Raspberry Pia lehenengoz abiarazterakoan menu bat aurkezten du erabitzaileak banaketa aukeratu eta era errazean instalatzeko.
[8]
Programaziorako tresnak eskuragarri daude: programazio-lengoaia nagusitzat Python hartzen da, eta C, C++, Java, Perl eta Rubyrentzat euskarria dago.
2014an Fundazioak Compute Module modeloa merkaturatu zuen. Compute Modulea sistema txertatuetan osagai bezala erabiltzeko pentsatua dago. BCM8235 txipa dauka oinarri bezala, 512MBeko RAM memoriarekin eta eMMC flash txip batekin.
[9]
2015eko otsailean bigarren generazioa, Raspberry Pi 2a merkaturatu zen. Hasieran B modeloa bakarrik dago eskuragarri. Broadcom BCM2836 txip bakarreko sisteman oinarritzen da, lau-nukleoko ARM Cortex-A7 CPUarekin eta VideoCore IV nukleo biko GPUarekin; RAM memoria 1 GBkoa da eta beste espezifikazioak lehenengo generazioko B+ modeloaren antzerakoak dira. Salneurriei dagokienez, Raspberri Pi 2ak aurreko generazioko B modeloaren salneurria mantentzen du, 35 $, eta A modeloak 25 $etan jarraitzen du salgai.
[10]
2015eko otsailaren 18an bost milioi Raspberry Pi saldu direla adierazi zen Raspberry webgunean. [11]
Hardwarea
Softwarea
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Peter Price: Can a £15 computer solve the programming gap? BBC news Click. 2011-06-11. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Steve Bush: Dongle computer lets kids discover programming on a TV. Electronics Weekly, 2011-05-25. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) FAQs. Raspberry Pi webgunea. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Eben Upton: Model B now ships with 512MB of RAM. Raspberry Pi webgunea. 2012-10-15. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) RPi VerifiedPeripherals. Embedded Linux Wiki. (2015eko martxoaren 24an ikusia)
- ↑ (Ingelesez) Raspberry Pi: We are Live. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Liz Upton: Model A now for sale in Europe – buy one today!. Raspberry Pi webgunea. 2013-02-04. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Raspberry Pi downloads. Raspberry Pi webgunea. 2013-02-04. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Raspberry Pi Compute Module: new product!. Raspberry Pi webgunea. 2014-04-07. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Leo Kellon: Raspberry Pi 2 unveiled with faster processor and more memory. BBC News. 2015-02-02. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
- ↑ (Ingelesez) Liz Upton: Five million Raspberry Pi sold. Raspberry Pi webgunea. 2015-02-18. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
Ikus, gainera
- (Ingelesez) Comparison of single-board computers
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Raspberry Pi webgunea
- (Ingelesez) Raspberry Py ataria, Embedded Linux Wikian.
Bibliografia
Artikulu hau ingelesezko Wikipediako artikuluan oinarritzen da, 2015eko martxoan itzulia.