Edukira joan

Mesodermo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mesodermoa
Mesodermotik eratutako ehunak
Enbrioiaren sekzioa
Gray 49 or.
Egunak 16
MeSH Mesoderm

Mesodermoa gastrulako zelula-geruza da, ektodermoaren eta endodermoaren artean dagoena. Mesodermotik giharrak, odolaren zirkulazio sistema, sexu organoak, eta ornodunen hezurdura eta iraiz aparatua eratzen dira. Mesodermoa eta gastrulazioa eratzeko aurretiko prozezuan 2 geruza daude, hipoblastoa eta epiblastoa.

Ektodermoaren mitosiaren prozezuari esker hirugarren geruza zelularra sortzen da, ektodermo eta endodermoaren artean kokatuta dagoena da mesodermoa. Hirugarren hau daukaten animaliei Triblastikoak esaten zaie eta Bilateria taldearen barruan sartzen dira. Normalean 3 zatitan banatzen da: mesodermo paraxiala, bitarteko mesodermoa eta aldeko mesodermoa.