Linux


Linux ordenagailurako nukleo [1] libre baten izena da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da. Beste alde batetik GNU/Linux deritzoguna dago, honek kernelari eta bere aplikazioei egiten die erreferentzia eta hau da SEaren izen egokia.
"Linux" hitza zehazki Linux muinari dagokio, baina ohikoa da oro har sistema eragileari buruz hitz egitean erabiltzea, nahiz eta oso egokia ez izan. Unix antzeko sistema eragile hau GNU/Linux izenaz ere ezagutzen da, Linux muina alde batetik Linus Torvaldsek idatzitakoa, eta GNU liburutegi eta tresnak bestalde, batzen baititu. Beste hainbat programa (web zerbitzariak, programazio lengoaiak, datubaseak, GNOME edo KDE bezalako Mahaigain inguruneak eta OpenOffice.org bezalako bulegotika-suiteak) barne hartzen dituzten Linux banaketa osoei buruz hitz egitean ere maiz erabiltzen da terminoa.
GNU/Linux SEak hainbat distribuzio edo banaketa ditu, esaterako: Ubuntu (Linux banaketa ezaguna), Linux Mint (Linux banaketa erabilienetako bat), Slackware (aktiboan dagoen linux banaketarik zaharrena), Debian [2](guztiz askea dena), OpenSuSE (SuSEren bertsio askea), eta "SuSE" (bertsio komertziala, ez guztiz askea) , Mandriva [3](Free bertsioa guztiz askea, eta Powerpack, guztiz askea ez den bertsioa) , Fedora Core (Red Hataren SE askea, euskaraz lokalizatzeko hobetsi den banaketetako bat[4]), Red Hat (enpresek eskaintzen duten GNU/Linuxetatik erabiliena)...
Distroen (distribuzioen edo banaketen) arteko desberdintasunak instalatzeko era, paketatzaileak eta, egia esan, gutxi gehiago izan ohi da. Adib.: Mandriva oso erraza da instalatzeko Debianen alboan.
Hasiera batean programatzaile kartsu bakar batzuk garatu eta erabiltzen zuten arren, Linuxek IBM edo Hewlett Packard bezalako erraldoien laguntza bereganatu du eta gainera milaka dira SE honetan lan egiten ari direnak boluntarioki, Unix sistemaren bertsio komertzial askoren gainetik, eta Microsoft Windows sistemak hainbat eremutan zuen nagusitasunari gogor eginez. Analisten esanetan, arrakasta hori Unix komertzialen ondoan Linuxek duen hardware kostu baxuari eta abiadura handiagoari zor zaio, hala nola Windowsen aldean duen segurtasun eta fidagarritasunari, eta orobat merkea izateaz gain enpresekiko independentea delako. Berezitasun hori kode irekizko garapen-ereduari zor zaiola diote. Linuxen arrakasta ain handia izateko internet baliabidearen irteera beharrezkoa zela esan beharra dago, bestela SE hau ezin izango zen ain arin mugitu konputagailu ezberdinetatik.
Erabilerak
-Zerbitzariak, mainframes eta ordenagailuak: Linux banaketak aspalditik erabiltzen da sistema eragile gisa eta arlo horretan garrantzi handia hartu dute.Netcraft 2006ko irailean, berri eman zuen non Interneteko 10 enpresa fidagarrienetatik 8-ik Linux banaketaren menpe zeuden.2008ko ekainaren geroztik, Linux banaketak irudikatzen du, FreeBSD lehenengo hamarretatik bost eta Microsoft-ik hamarretik bi.Bukatzeko, 2010eko otsailatik Linux banaketak irudikatzen goiko hamarretik sei, FreeBSD-n eta Microsoft bat hamarretik. Linux banaketen zerbitzariak software LAMP konbinazioa ardatz (Linux, Apache, MariaDB / MySQL, Perl / PHP / Python), eta horrek lortu du ospea garatzaileen artean daude, eta hori da ohikoena plataforma bat web gune abotlatzeko
-Mahaigaina: Linuxen ospea , mahaigain ordenagailuetan azlken urteotan handitu joan da, gaur egun banaketa gehienetan erabiltzaile grafiko bat edukitzen dute:GNOME edo KDE plasma Aplikazio ospetsu askok sitema eragile ugari dituzte eskuragarri, adibidez Mozilla Firefox, OpenOffice.org / LibreOffice badute deskargatu ahal duten bertsioak. Beste aplikazio gehiago Microsoft Windows eta Mac OS X eskuragarri dutenek, baita ere dute eskuragarri Linux. Normalean egonen da Software libre aplikazio bat, zeinen eginen du beste aplikazio baten funtzioak, aplikazio hori beste sistema eragile batean egonda, adibidez Skype edo hainbat bideojoku.
-Gailua: Bere kostu baxuarengatik eta pertsonalizatzeko erraztasunarengatik, Linux asko erabiltzen da gailu kapsuletan. Mugikor sektoreetan, telekomunikazio sektorean 3 talde nagusi aurkitzen ditugu, Linuxen bertsioa dutenak: Merr, Tizen eta Android. Gainer azkeneko hau, sistema eragile nagusiena bihurtu da, 2013ko bigarren hiruhilekoan, saldutako smartphonertatik %79,3k Android zuten. Telekomunikazio sektorean, telefonoak alde batera utziz, instalazio gehienak Linuxen sistema eragilean oinarrituta daude, bezeroen ekipamenduak hardware exekutatzerakoan.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Linux ![]() |
- Zientzia.net atariko artikulua: "GNU/Linux, sistema eragileen artean lehiakide ahaltsua eta librea" (2007/04/01)
- Zientzia.net atariko artikulua: "Linux-ek 10 urte bete ditu" (2001/10/01)
Erreferentziak
Unix-moduko sistema eragileak | ||
---|---|---|
A/UX • AIX • BSD • FreeBSD • GNU • HP-UX • IRIX • Linux • Mac OS X • NetBSD • NEXTSTEP • OpenBSD • Plan 9 • QNX • Research Unix • SCO OpenServer • Solaris • System V • Tru64 • Xenix |