Visual Basic
Itxura
Visual Basic Microsoften programazio lengoaia bat da. Basic lengoaia erabiliz interfaze grafikoa duten aplikazio informatikoak garatzea ahalbidetzen du.
Bere inplementazioa ez da oso eraginkorra, baina aplikazio batzuk beste lengoaia batzuetan baino modu azkarrago eta errazagoan egiten laguntzen du. Ez du ordenagailu baten barneko arkitekturaren ezagutzarik eskatzen apenas, eta hasiberriek erabili ohi dute. Ez da oso gomendagarria proiektu handiekin lanean ari diren profesionalentzako, ezta ere aplikazio konplexuak garatu nahi dituztenentzako.
Sintaxia
Kaixo mundua adibidea:
Sub Main() MsgBox "Kaixo, mundua!" End Sub