Java (programazio-lengoaia)
Itxura
Java objektuei zuzendutako programazio lengoaia arrakastatsua da. James Goslingek asmatu zuen Sun Microsystems enpresan 1990 hamarkadan. Plataforma aunitzetan berriz konpilatu gabe erabiltzeko taiutu zuten hasieratik. C++-en antza du, baina sintaxia eta batik bat memoria kudeaketa simpleagoak dira.
Javak eta JavaScriptek ez dute zer ikusirik, nahiz eta biok C-ren bezalako sintaxia erabili.
Sintaxia
Kaixo mundua adibidea:
public class HelloWorld { public static void main(String[] args) { System.out.println("Kaixo, mundua!"); } }