HTML5
Txantiloi:Ficha de formato de archivo HTML5 (HyperText Markup Language, 5 bertsioa) World Wide Web -en oinarrizko hizkuntza den HTML -ren bostgarren berrikuste garrantzitsua da. HTML5ek HTMLren sintaxiaren bi aldaera zehazten ditu: HTML "klasikoa" den HTML5 (text/html), eta XHTML oinarritutako XHTML5, XML moduan ulertuko dena (XHTML) (application/xhtml+xml).[1][2] Hau da HTML eta XHTML paraleloan garatu diren lehen aldia.
Oraindik modu esperimentalean dago, W3Ck esaten duen moduan, baina dagoeneko web garatzaile askok erabiltzen dute, honen aurrerapen, hobekuntza eta abantailak direla eta.
Nabigatzaileen bertsio zaharrek, HTML5en etiketa berriak ezagutzen ez dituztenez, erabiltzaileari bertsio berriago batera egunera dezan gomendatzen zaio, honela HMTL5ek eskaintzen dituen aukera guztiak ikusi ahal izateko.
Markaketa lengoaia honen garapena W3C partzuergoak arautua dago.