Edukira joan

Ardipithecus

Wikipedia, Entziklopedia askea
85.86.224.247 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 16:46, 4 otsaila 2006
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Ardithipecus generoa, gizaki kontsideratu daitekeen lehen animalia da seguruenik. Duela lau eta erdi milioi urte bizi izan ziren eta gaur egungo txinpantzearen antza handia zuten. Austrolopithecusarekin konparatuz, ordea, diferentzia handia zuten.

Ardithipecus generoaren barnean bi espezie aurkitu dira orain artean. Biak ere Afrikan aurkituak izan dira. Ardithipecus Ramidus eta Ardithipecus Ramidus Kaddaba.

Ardithipecus Ramidus Kaddaba

Ardithipecus Ramidus Kaddaba espeziea Haile Selassie ikerlari etiopiarrak aurkitu zuen Awash izeneko lurraldean. Aurkitutako gorputz zatiak mandibula, klabikula, hagin batzuk eta oin eta besoetako falange batzuk izan ziren. Espezie hau da txinpanzea eta gizakiaren arteko sailkapenari hasiera eman ziona zientzialarien ustetan.

Espezie hau baso inguruetan bizi ohi zen txinpantzeekin batera eta haien antzeko itxura zuen. Metro pasatxo neurtzen zuen eta erdi bipedoa zela ondoriozta daiteke honako arrazoi honegatik: oinetako hatz bat guztiz zapala zuen oinaren puntarekin ibiltzen zelako, eta beraz besoak ere erabiltzen zituen laguntzeko noizean behin.

Ardipithecus Ramidus

Ardithipecus Ramidus-a Tim White-k aurkitu zuen 1992an. Besoen tamaina kontuan izanik, metro bat baino handiagoak zirela uste da. Txinpantzetatik duen aldaketa nabariena hortzetan dago. Gaur egungo tximuen antzeko esmalte bat bazuen ere, bere letaginak txinpantzearenak baino askoz ere txikiagoak dira, antz handiagoa baitute gaur egungo gizakiarekiko, tximuarenarekiko baino.