Edukira joan

Australopithecus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anttonio (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:17, 4 otsaila 2006
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Australopithecus generoa duela lau milioi urte ingurutik aurrera bizi izan zen Afrikako ekialdeko zonaldeetan. Gero eta leku zabalagoetara jo zuten espezie ezberdinek, mendi arteko haran eta bailaretan bizi ziren txinpantze eta gorilengandik urrunduz. Behin behineko haustura bi linajeen artean hemen gertatzen da. Hemendik aurrera ez dago inongo dudarik, Australopithecus generoko animaliak gizakiak dira.

Genero honen barruan bost espezie ezberdin aurki ditzakegu: Anamesis (duela 4 milioi urte), Afarensis (duela 3,5 milioi urte), Bahreghazali (duela 3,5-3 milioi urte), Garhi (duela 2,5 milioi urte) eta Africanus (duela 3-2,5 milioi urte).

Anamesisaren ondoren giza eboluzioaren katea bi zatitan banatzen da. Alde batetik Australopithecus Afarensis eta bere oinordekoak diren Paranthrapus generoko hiru generoak daude, eta beste aldetik Garhi eta guregana iritsi arte bizi izan diren beste espezie guztiak: Homo Habilis, Erectus, Homo Sapiens... besteak beste.


Australopithecus Anamesis

Meave Leakey ikerlariak aurkitutako espezie honen arrasto gutxi aurkitu dira orain arte: aurpegi baten zati bat hortz batzuekin, eskeletoko hezur batzuk eta osatu gabe dagoen mandibula bat.

Jakina da bere haginak Ardithipecus Ramidus-arenak baino handiagoak direla, eta aurkitutako tibia zabal eta gogor bati esker, hankabikoa zela ziurtatzen da. Letaginen txikitzeak, seguruenez, ahoekin eginiko borrokak amaitutzat ematen ditu. Anamensisaren hortz esmaltea bere arbasoak baino lodiagoa da eta honek esan nahi du, oihan inguruetan bizi bazen ere, fruitu lehorrak bezalako jaki gogorrak jaten zituela, tuberkulu eta haziez gain.

Bere habitata bere arbasoena baino irekiagoa zen, oihan eta baso irekietan bizi baitzen, eta horrela, jaki eta babesleku gehiago zituen.

Aurkitutako hezur urriekin eginiko kalkuluen arabera metro eta erdira iristen ez zen garaiera zuten gizaki hauek eta 30 kilo inguru pisatzen zituzten, gaur egungo txinpantzeen antzera.

Espezie hau eta gero, giza eboluzioaren katea banatu egiten da, batzuk milioi urte batzuk eta gero desagertu egiten direlarik eta beste batzuk gu bizi garen garairaino iraun dugularik.