Edukira joan

PHP

Wikipedia, Entziklopedia askea
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 03:13, 9 urtarrila 2013

PHP (PHP: Hypertext Preprocessor) interpretatutako programazio lengoaia bat da, batez ere webgune dinamikoak sortzeko erabili ohi dena. Datu-base sistema ugarirekin funtzionatzeko aukera izatea eta sistema eragile gehienetarako eskuragarri izatea dira beronen abantaila nagusiak.

Sintaxia

Kaixo mundua adibidea:

<?php
  echo 'Kaixo Mundua!';
?>

Historia

1994an sortua, Daniar kanadar jatorriko Rasmus Lerdorf gaztearengatik. C programazio lengoaian programaturiko CGIen bitartez bere webgunearen estatistikak jaso eta ikusteko. 1995eko ekainaren 8an argitaratu zuen "Personal Home Page Tools", hau bere Form Interpretea PHP/FI PHPren bigarren bertsioa bezala ezagutzen da.

PHP 3.2.4.3

Israeldar jatorriko bi programatzaile, Zeev Suraski eta Andi Gutmans 1997an berridatzi zuten analizatzaile sintaktikoa PHP3ren oinarria sortuz, eta gaur egun duen izena ezarriz. 1998an kaleratu zuten ofizialki bertsio hau.

1999an Suraski eta Gutmansek berridatzi zuten berriz kodea, eta Zend Engine (Zend motorea) bezala ezagutzen duguna sortuz. Eta Israelen Zend Technologies enpresa eratuz.

PHP 4

Zend Engine 1.0 teknologiaren menpe 2000. urteko maiatzean kaleratu zen 4. bertsioa. Atera den azkeneko eguneratzea 2006ko azaroan kaleratu zen, PHP 4.4.4. Gaur egun ere PHP 4rentzako segurtasun adabakiak kaleratzen jarraitzen dute.

PHP 5

Bertsio hau 2004ko uztailaren 13an atera zen, Zend Engine II erabiliz. Ondorengo hobekuntzak dakartza:

  • Objektuei Zuzenduriko Programazioarentzako hobekuntza nabarmenak
  • Errendimendu hobekuntzak
  • MySQL datu baseekiko komunikazio hobekuntza
  • XML sostengu hobetua (XPath, DOM...)
  • Berezko sostengua SQLitentzeko
  • SOAPentzako sostengu integrala
  • Datu errepikatzailea
  • Errore salbuespenak

Azkeneko bertsioa 5.2.0 da 2006ko azaroan kaleratua.

Kanpo loturak

Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
PHP