Edukira joan

Pythonidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Pythonidae
Indiako pitoia (Python molurus)
Indiako pitoia (Python molurus)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Ordena: Squamata
Familia: Pythonidae

Pythonidae (pitonidoak), eskuarki pitoi deritzenak (πυθων hitz grekotik), Afrika, Asia eta Australiako suge ez-pozoitsuen familia bat da, Squamata ordenakoa. Haien artean daude munduko sugerik handienetako batzuk. Zortzi genero eta 26 espezie ditu familiak. Boa sugeen familiaren antz handia dute pitonidoek. Horregatik, sailkapen batzuetan Boidae familiaren subfamiliatzat (Pythoninae subfmilia) jotzen da.

Harrapatzen dituzten animalien inguruan biribilkatuz eta hertsatuz hiltzen dituzte, itoaraziz. Gehienbat odol beroko animaliak harrapatzen dituzte, hala nola hegaztiak eta ugaztun txikiak, espezie handiek antilopeak ere jaten badituzte ere. Anfibioak, beste sugeak eta arrainak ere jaten dituzte. Harrapakinak osorik irensten dituzte, eta zenbait egun behar dituzte digestioa osorik egiteko; baita asteak ere, harrapakina oso handia bada.

Boak ez bezala, pitonidoak obiparoak dira, hau da, arrautzak erruten dituzte, eta haien inguruan biribilkatzen dira tenperatura kontrolatzeko.

Generoak


Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pythonidae

Erreferentziak