Edukira joan

MySQL

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rei-bot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 05:22, 13 otsaila 2007
 MySQL
Jatorria
Sorrera-urtea2001
Argitaratze-data1995
Azken bertsioa8.0.43
Honen izena daramaMy Widenius (en) Itzuli
Ezaugarriak
Euskarriax86-64, IA-32, AArch64 eta SPARC
Programazio-lengoaiaC++ eta C
Irakur dezakeMySQL Table Definition Format (en) Itzuli eta MySQL View Definition Format (en) Itzuli
Sistema eragileaUNIX-moduko, Microsoft Windows, FreeBSD, Solaris, Linux eta MacOS X
Idatz dezakeMySQL Table Definition Format (en) Itzuli eta MySQL View Definition Format (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv2 eta lizentzia jabedun
Ekoizpena
GaratzaileaMySQL AB, Oracle Corporation eta Sun Microsystems
Fikzioa
Erabiltzen duSQL
MaskotaSakila (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazEz

www.mysql.com
Facebook: mysql Twitter: MySQL Youtube: UCyjIHIhCAiAkRh23RjuD5zg GitHub: mysql Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/mysql/mysql-server

MySQL datu-baseak kudeatzeko sistema bat da, MySQL AB enpresak lizentzia bikoitzpean garatzen duena. Alde batetik GPL lizentzia eskaintzen du, baina beraien produktuetan erabili nahi duten enpresentzako lizentzia erosteko aukera eskaintzen du.

Gaur egun, lau milloi ordenagailutan baino gehiagotan instalatuta aurkitu dezakegu [1], bai ordenagailu pertsonaletan software aske bezala erabilita edo produktu komertzialen osagai bezala enpresetako lizentziaren bidez.

Bere kodearen gehiena ANSI C programazio lengoaian idatzita dago.

Proiektuaren historia

SQL lengoaia azaldu zenetik, estandar bezala hartu da erlaziozko datu basetan, 1986. urtean azaldu zen lehen estandarra eta horren ostean espezifikazio anitz agertu dira (SQL:92, SQL:99, SQL:2003). MySQL AB enpresaren ideia izan zen, SQL estandarra betetzea helburu zuen, arintasun, erabilgarritasun eta fidagarritasunik galdu gabe.

Programazio Lengoaiak

API anitz aurki daitezke, zeinek datu-baseak kudeatzeko sistema hau Programazio lengoai askoretan programatzeko aukera ematen dute. C, C++, C#, Pascal, Delphi (dbExpress bidez), Eiffel, Smalltalk, Java ( Baita ere, guztiz java lengoian programaturiko driver bat existitzen da), Lisp, Perl, PHP, Python, Ruby, REALbasic (Mac), FreeBASIC, eta Tcl bakoitza bere APIrekin.

Aplikazioak

Datu-baseak kudeatzeko sistema hau, sistema anitzetan erabiltzen da, bereziki LAMP (Linux/Windows-Apache-MySQL-PHP/Perl/Python) teknologiak erabilita. Adibidez Mediawiki edo Drupal proiektuak bere datu-basek MySQL bidez kudeatzen dituzte.

Kanpo loturak