Edukira joan

Semnopithecus entellus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Semnopithecus entellus


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Cercopithecidae
Azpifamilia: Colobinae
Generoa: Semnopithecus
Espeziea: Semnopithecus entellus

Semnopithecus entellus, langur arrunta edo enteloa Cercopithecidae familiako Semnopithecus generoko espezieetako bat da.

Tximu ile-horia da, hinduen tximu sakratua. Aurpegi, esku eta hanketako ileak beltzak ditu; gainerakoa horixka da. 1.70 m luze izaten da, isatsaren 80 cm-ak barne hartuta. Oihanetan, talde handietan bizi ohi dira, gidari bat buru dutela. Ibiltzen den inguruetako baratzeetan galera handiak eragiten ditu.

Historia

Indiako elezahar batek dioenez, Ravan-ek Rama-Schri-ren emazte Sita bahitu eta Zeilango uhartera eraman zuenean, entelo batek askatu omen zuen, senarrari itzultzeko gero. Tximu horren azkarkeriak aipatzen dituen kontakizun asko da, bizi den eskualdeetan. Bertakoek diotenez enteloari esker dute mango izeneko fruitua, hark harrapatu baitzien erraldoiei, ezkutaturik zuten baratzetik. Harrapatu eta erre egin nahi izan omen zuten erraldoiek enteloa; ez zen erre, baina sua itzaltzean eskuak eta hanka belzturik geratu omen zitzaizkion.


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak