Edukira joan

Barcelonès

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 04:51, 13 urria 2011
Barcelonès Katalunian

Barcelonès Bartzelonako eta Katalunia osoko eskualderik populatuen eta industrializatuena da. Bost udalerrik osatzen dute.

Ia 145 km2-ko azalera dauka eta 2006an 2.212.658 biztanle zituen.

Bartzelona hiri nagusi eta hiriburua da, eta eskualdeari izena ematen dio.

Mugakideak

Iparraldean Valles Occidental eta Valles Oriental, ekialdean Maresme eta Mediterraneo itsasoa eta mendebal eta hegoaldean Baix Llobregat mugakide ditu.

Udalerriak

  1. Badalona: 218.553 biztanle (2006).
  2. Bartzelona: 1.593.075 bz.
  3. L'Hospitalet de Llobregat: 252.884 bz.
  4. Sant Adria de Besos: 32.940 bz.
  5. Santa Coloma de Gramenet: 118.129 bz.

Ikus, gainera

Kanpo loturak