Edukira joan

Zeelanda

Wikipedia, Entziklopedia askea
D'ohBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:38, 29 abuztua 2010

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula

Zeelanda (nederlanderaz Zeeland entzun) Herbehereetako hegoaldeko probintzia bat da. 2005ean 380.186 biztanle zituen eta bere hiriburua Middelburg da. Probintzia ia osorik irlaz osatua dago, eta hortik izena (Itsasoko Lurra). Azaleraren gehiena, berez, ura da.

Lurraren gehiengoa itsas-mailaren azpitik dago, eta gizakiak eraikitako dike sistemari esker bizi daiteke bertan. Irla kopuru handi batez osatua egon arren, gaur egun tunel eta zubiz irla guztiak loturik daude.

Zeelanda Berriari izena eman dio.

Historia

Zeelanda lur borrokatua izan zen Holanda eta Flandriako konteen artean 1299rarte, non Holandako Konteak Zeeland irabazi zuen. Hortik aurrera Holandarekin batera egon zen. 1432an Borgoinako Felipe Onak zituen Herbehereetako jabetzen barnera igaro zen, geroago Zazpi Probintzia izenarekin ezagutuko zena. Ezkontza baten ondorioz 1477an Habsburgoen esku geratu zen Zeeland.

Larogei Urteko Gerran Zeeland Utrechteko Batasunara igaro zen eta Probintzia Batuen parte izan zen. Frantziarren okupazioaren ondoren eta Herbeheretako Erresuma Batuaren sorrerarekin 1815an probintzia osatu zen. 1953ko Ipar Itsasoko uholdeak 1.800 pertsona hil zituen Herbehereetan (bereziki Zeelanden) baina bere lurrak handitu ziren eta Delta Lana projektua martxan jartzea baimendu zuen.

Ikus, gainera


Geografia
Herbehereak
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.