Input-output eredu
Ekonomian, input-output modeloa edo laburrago ekonomia bateko sektore ekonomiko ezberdinen arteko harremanak irudikatzen dituen modelo edo eredu bat da. Input-output taula izeneko matrize batean oinarritzen eta ekonomia bateko produktua, eskaria, enplegua eta bestelako aldagai makroekonomikoak aurreikusi, aldaketa teknologikoek produktibitatean duten eragina neurtu, eskualde eta erregio ezberdinen arteko harremanak aztertu eta, oro har, garapen ekonomikoa planifikatzeko. Wassily Leontief ekonomiako Nobel saridunak garatu zuen modeloa 1930eko hamarkadan eta geroztik gobernuen ekonomia-tresna garrantzitsu bat bilakatu da.
Input-output taula
Input-output analisiaren abiapuntua aldi jakin batean ekonomia bateko sektoreen arteko trukaketak, unitate fisikotan edo diru-unitatetan, agertzen dituen matrize bat da. Modu sinplifkatu batean, hasiera batean inportazio eta esportaziorik ez dagoela suposatuko da. Inbertsioa ere alde batera utziko da. Familiek aurreztu ez dutela egiten suposatuko da. Horrela, ekonomia batean bertako enpresak eta familiak bakarrik arituko dira. Adibidez, ekonomia bateko sektoreak nekazaritza eta industria bakarrik direlarik:
Nondik\Nora | Nekazaritza | Industria | Familiak | GUZTIRA | |
Nekazaritza | 40 | 30 | 20 | 90 | |
Industria | 10 | 80 | 40 | 140 | |
Familiak | 30 | 30 | 60 | ||
GUZTIRA | 110 | 120 | 230 |
Taula honela interpretatzen da: nekazaritza sektorean 40 unitateko lehengaiak saldu zaizkie sektore bereko enpresei. Industria sektoreko enpresei berriz 30 unitateko gaiak saldu dizkiete nekazaritzako enpresek. Familien zutabean, familien kontsumoa agertzen da: nekazaritza produktuak 20 unitateko balioaz saldu dituzte, esaterako. Familien errenkadan, familien soldatak agertzen dira eta sektore bakoitzeko balio erantsiak dira: nekazaritza sektoreko langileei 30 unitateko soldatak ordaindu zaizkie. Balio erantsi edo, ekonomia siplifikatu honetan, soldaten batura bat dator familien kontsumo totalarekin: 60 unitate. Hau da, familien zutabearen batura eta familien errenkadaren batura berdinak izan behar dira input-output taula batean. Familiak barne, errenkaden batura kalkulatzen bada, sektore bakoitzeko azken eskaria suertatzen da. Familien soldatak barne, hau da, balio erantsia kontuan harturik, zutabeetako baturak kalkulatzen badira, sektore bakoitzeko produkzioaren balioa (erabilitako input edo gaiak gehi ordaindutako soldatak) suertatzen da. Azken eskarien batura edo produkzio totalen batura berdina da: 230. Ekonomiaren barne produktua da eta bi aldetatik kalkula daiteke: eskaintza edo produkzioaren aldetik edo eskariaren aldetik.