Android mugikorrentzako sistema eragile bat da Linux nukleoan oinarritutakoa. Hasiera batean Googlek garatutakoa baina gaur egun Open Handset Alliance-ek garatzen duena. Android banaketaren aurkezpena 2007ko azaroaren 5ean izan zen Open Handset Alliance-en jaiotzarekin batera. Elkarte honen helburua gailu mugikorrentzako estandare irekiak zabaltzean datza. Honela, edozein garatzailek garatu ditzake Androidentzako aplikazioak Googleek banatutako SDK-ren bitartez. Androiden kode gehiena Apache lizentzia libre eta irekian dago argitaratua.
Eguneraketak
HTC Magic mugikorra Androidekin
Androiden SDK bertsioei gozoen izenak jartzen dizkiete.